Síguenos en redes sociales:

XIV. Orduko Ibilaldia

Egin du berea XIV. Orduko Ibilaldiaren 15. edizioak. Eguraldia lagun, egun zoragarria egokitu zaigu aurten. Mendiaz eta martxaz goza-tzekoa. Zorionik beroenak parte hartu duzuen guztioi, eta eskerrik zin-tzoena modu batera edo bestera lagundu diguzuen guztioi. Zuek denok egiten duzue ibilaldi hau berezi.

Antolatzaileok ere egin dugu ahalegina gauzak ahalik eta txukunen egiteko, mila xehetasun ahalik eta hobekien lotzeko, baina, egia esan, ez da lan erraza. Aurten aldaketa ba-tzuk egiten saiatu gara. Batetik, ibilbidean pare bat moldaketa egin ditugu, Lekunberriko sarreran lehena, eta San Migeletik Guardetxerako tartean, bigarrena, eta gaude, jendeak ondo hartu dituela, oro har. Errepideari jan dizkiogu metroak eta mendiari eman. Bestetik, berriz, mendira beharrezkoa gainean eramateko filosofia indartze aldera, jaki batzuk kendu ditugu anoa guneetan, eta horrek hainbat gorabehera sortu ditu. Jakinarazi genuen martxari buruzko liburuxkan aurten janari gutxiago izango zela eta zehaztu genuen zer jaki izango zen anoa gune bakoitzean. Saiatu ere saiatu gara eginahalean horren berri komunikabideetan ematen, baina bistan da ez dugula guztiz asmatu. Edo mezua ez dela ondo iritsi partaideengana. Alde horretatik, barkamena eskatu beharrean gara. Garbi dago hutsegiteren bat izan dela. Ura, laranja, tomate eta ogitartekoen kopuruak duela lau urteko proportzioan kalkulatu ditugu, aurreko urteetan sobera izan zirela kontuan hartuta, baina aurtengoan jaki batzuk kendu ditugunez, besteetatik gehiago hartu du jendeak. Eta, ondorioz, zenbait anoa gunetan, Lekunberrin, San Migelen eta Igaratzan zehazki, arazoak izan dira, eta azkenekoak, behar gehien zutenak, jaki batzuk gabe, edo batere gabe geratu dira. Hortik etorri dira haserreak, errietak eta laguntzaileen inpotentzia eta nahigabea. Zinez diogu, zuek adina sentitzen dugu guk.

Ikasteko balioko al digu aurtengoak. Zer bide, zer filosofia hartu? badugu denbora hausnartzeko. XIV. Orduko Ibilaldiak berezi izaten jarrai dezan nondik nora jo gogoeta egiteko. Beste behin ere barkamenak eta eskerrik beroenak partaide eta laguntzaile guzti-guztioi. Lau urte barru berriro elkar ikusiko dugulakoan, nahi duzuen arte.