Bigarren urtez abiatu da Rabba Rabba Girl! zikloa, zuzeneko musikaren munduan emakumeak bistaratzea helburu
Bihar ‘La perra blanco’ eta ‘Micky & The Buzz’ taldeek emango diote hasiera kide guztiak edo liderrak emakumezkoak dituzten taldeen agerraldiari, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren babespean. “Gure helburua ez da bakarrik emakumeak agertokietan eroso ibiltzea, hainbat hamarkada baitaramatzate agertokietan jotzen, eskubide propioagatik. Horrez gain, emakumeak bistaratzea eta gainerako herritarrentzako, batez ere gazteentzako, erreferente izatea defendatzen dugu”, azpimarratu du Teresa Laespada diputatuak.
Bigarren Rabba Rabba Girl! zikloko lehenengo kontzertua bihar izango da, igandean, martxoak 8, 15:00etatik aurrera, Itsasmuseum aurreko zabalgunean. Berdintasun usaineko hitzordu musikalari hasiera emateko, ‘La perra blanco’ eta ‘Micky & The Buzz’ taldeek jardungo dute.
Kide guztiak edo liderrak emakumezkoak dituzten hamar bat taldek joko dute bigarren ziklo honetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak babesturiko esperientzia batean.
Musika-ziklo honen helburuak dira emakumeak rock musikari egin dion ekarpena aitortzea eta Euskadin zuzeneko musikaren zirkuituan egin duten lana agerian jartzea.
Ekimen berri honekin —kasu honetan musika-munduarekin lotua—, Sailak emakumea bizitza publikoaren esparru guztietan agerian jartzeko eta ahalduntzeko egin duen apustuari eusten dio. "Ez dago emakumeei debekaturiko lurralderik eta ezin da alferrik galdu herritarren % 50aren talentua XXI. mende honetan", nabarmendu du Teresa Laespada diputatuak, bere sailaren berdintasunaren aldeko ekimen berri hau testuinguruan jartzerakoan. "Gure helburua ez da bakarrik emakumeak agertokietan eroso ibiltzea, hainbat hamarkada baitaramatzate agertokietan jotzen, eskubide propioagatik. Horrez gain, emakumeak bistaratzea eta gainerako herritarrentzako, batez ere gazteentzako, erreferente izatea defendatzen dugu", azpimarratu du.
Temas
Más en Música
-
"El blues es la verdad, algunos días son buenos y otros son malos”
-
La sorprendente colaboración de Leire Martínez en su próximo tema
-
Lady Gaga se corona como artista más premiada y Ricky Martin hace historia en los MTV VMAs 2025 ganando el primer premio Latin Icon
-
Taylor Swift se postula como reina del otoño discográfico a la espera de Beyoncé y Rosalía