“ekinBarrik aparteko ekarpena egiten digu lidergoan eta pertsonen kudeaketan”, azpimarratzen du Gondrak. Mutualia Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua da. “Mutua liderrak gara Euskadin”, nabarmentzen du Gondrak. “Osasun-zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta prebentzio-jarduerak kudeatzen ditugu enpresentzat eta langileentzat”. 2025ean, entitateak 125 urte beteko ditu. “640 pertsona baino gehiago gara, eta % 75 osasun-arloan ari da. Balio partekatuak ditugu, hala nola talde-lana, hurbiltasuna, profesionaltasuna, eraginkortasuna eta gardentasuna. Baita helburu komun bat: pertsonek osasuna, segurtasuna eta ongizatea izateko duten eskubidea bermatzea, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan”, azaldu du Mutualiako Zerbitzu Korporatiboen zuzendariak.
—¿Mutualiak ekinBarri lidergoa eta taldeak kudeatzeko tresna gisa aukeratu du. Nola sortu da lankidetza hau?
Lehen harremana 2022ko maiatzean izan genuen, Cebeken bidez. Proiektua aurkeztu ziguten eta berehala ikusi genuen Mutualian ordura arte egindako lanarekin bat egiten zuela. Gainera, aparteko ekarpena ematen zigula: ekinBarriTECH teknologia. Tresna honek denbora errealean neurtu eta laguntzen du lider baten eta haren taldearen arteko harremana kudeatzen. Gure errealitatera egokitutako teknologia da, lidergoaren eta taldearekiko harremanen inguruko galderekin, gure balio eta helburuetara egokituta.
Hori ikusita, erabaki genuen Mutualiako arlo korporatiboa izango zela ekinBarriren lidergo, talde eta kultura programan parte hartuko zuen lehen eremua, proiektu pilotu gisa.
—¿Nola ari zarete ekinBarrirekin lan egiten eta orain arte, zer ikasi duzue?
“Gure balioekin bat datorren sistema bat ezarri nahi dugu pertsonen arduradunak hautatzeko”
Zortzi pertsonako taldea gara. 2022ko irailetik ari gara ekinBarri lantzen, hilero prestakuntza-saio bat eginez. Saio hauetan konturatu gara barne-harremanak lantzea funtsezkoa dela kudeaketan hobekuntzak lortzeko. Une honetan, gure taldea oso batuta dago, eta giro bikaina dugu. ‘Aldageletan’ konfiantzazko espazio bat sortu dugu. Bertan ideia berriak planteatu ditzakegu eta inork ez zaitu epaitzen. Gainera, besteek zure ikuspegia osatu edo zabaldu dezakete, eta alderdi pertsonalak ere modu irekian landu daitezke, lan-eremuan eragina dutelako. Hori guztia kontuan hartuta, konturatu gara pertsonen konpromisoak, konfiantzak eta motibazioak enpresarentzat onurak dakartzala. Gogobetetasuna neurtzetik konpromisoa neurtzera igaro gara.
—¿Hori nahikoa da?
Ez, inondik ere ez. Mutualian argi dugu hobekuntza pertsonen bidez sustatu behar dela, eta horregatik, ekinBarri proiektua erakundeko beste arlo batzuetara zabalduko dugu. Gaur egun, bi pertsona prestatzen ari gara ekinbarrilari moduan. Gainera, proiektu pilotu gisa, ekinBarriTECH erabili dugu Mutualiakp Bizkaiko fisioterapia-taldeko arduraduna hautatzeko.
—¿Nola egin duzue proba pilotu hori?
Proiektu honekin, gure balioekin bat datorren sistema bat ezarri nahi dugu, arduradunak hautatzeko irizpide argi, objektibo eta ezagunekin, zuzendaritzak eta taldeko kideek parte har dezaten.
Horretarako, ekinBarriTECH teknologia erabili dugu, hasieratik bertatik lider baten eta bere taldearen arteko jarduna, elkarrekintza eta hobekuntza neurtzeko aukera ematen digulako. Horrez gain, hautaketa-prozesu osoan zehar pertsonen eta taldeen kudeaketarako prestakuntza eta laguntza eskaintzeko baliagarria da.
“Teknologiak aukera ematen digu hasieratik bertatik lidergoaren jarduna neurtzeko”
—¿Mutualiak batzeukan esperientzia lidergoan eta talde-garapenean. Zer eskaintzen du ekinBarrik aurretik ez zenuena?
Beste metodologiekin alderatuta, ekinBarrik bereizten duen alderdi nagusia aplikazioaren bilakaera modu objektiboan neurtzeko aukera da. Horrez gain, gatazkarik sortu gabe integra daiteke lidergoa hobetzeko eta enpresa-kultura garatzeko beste ekimen batzuekin.
—¿Etorkizunari begira, zein dira Mutualiarentzat erronka nagusiak?
Erronka handienetako bat gizartearen legitimazioa da. 125 urte bete arren, gizarteak oraindik ez du behar bezala ezagutzen lan-munduari osasun, segurtasun eta ongizate arloan egiten diogun ekarpena. Osasun publikoaren sistemaren zutabe garrantzitsu bat gara, eta prestazio ekonomikoen ordainketa kudeatzen dugu, baita Gizarte Segurantzak esleitzen dizkigun ardura batzuk ere, COVID krisian gertatu zen bezala; edo gaur egun langile autonomoen langabezia kudeatzen ari garen moduan.
Irabazi-asmorik gabeko entitatea gara, eta gure kudeaketaren emaitza Gizarte Segurantzara itzultzen da, pentsioen ordainketa, adibidez, finantzatzeko.