Síguenos en redes sociales:

Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoa bizkortu dute

Aliantzak I+G programak, proiektu erakusleak eta eremu honetako teknologia berrien garapena ere esploratuko ditu

Irizarrek eta Iberdrolak mugikortasun elektrikoa bizkortu dute

Irizarrek, Irizar e-mobility filialak eta Iberdrolak azkartu egin dute mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua, eta lankidetzarako akordio marko bat sinatu dute. Jarduerak bateratuko dituzte autobus garraioaren elektrifikazioan berrikuntza teknologikoa lortzeko eta hiri mugikortasunaren arloan berehalako deskarbonizazio erronkei irtenbideak emateko, autobus-flotak elektrifikatuz eta kargatzeko azpiegitura gehituz.

Aliantza hasi da Iberdrolari jatorrizko bermedun hornidura berriztagarria (GdOs) esleitzearekin Irizarren fabriketan, autobusen bizitza zikloa deskarbonizatzen laguntzeko. Iberdrolak, gainera, Irizarri aholkua emango dio taldearen jasangarritasunari laguntzen dioten eremu guztietan, besteak beste, energia eraginkortasuneko proiektuetan, autokontsumoan, etab.

Autobusen elektrifikazioa, bateriak birziklatzea eta birkarga adimenduneko azpiegitura

Enpresen arteko akordioak barne hartzen du hiriko autobusen flotak elektrifikatzeko proiektuen, proiektu erakusgarrien, I+G programen eta teknologia berriak garatzeko

aldebiko proiektu espezifikoen azterketa bateratua, mugikortasun elektrikoari eta garraioaren elektrifikazioaren azelerazioari aplikagarri zaizkienak.

Proiektu horiek honako hauen gainean egin ahal izango dira: hirietako garraioko floten elektrifikazioa, Irizar e-mobilityko ibilgailuen bateriak birziklatzea eta berrerabiltzea, eta birkarga adimenduna, azpiegitura eta energiaren erabilera optimizatzeko.

Aliantzak bi konpainien gaitasunak eta estrategiak batzen ditu: Iberdrolak, eragile bultzatzaile gisa, garraioaren elektrifikazioa gidatzen du ekonomia deskarbonizatu baterantz; eta Irizarrek, berriz, autobusak eta industria ibilgailuak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, eta baita hirietako elektromugikortasunerako karga sistemak eta azpiegiturak ere.

Akordioak bi urteko indarraldia izango du, eta mugikortasun elektrikorako aukera bateratuak aztertzeaz gain, lankidetza-formulak aurreikusten ditu talde ekoizlearen kolaboratzaileen sarea deskarbonizatzeko.

Mugikortasun elektrikoa eta berreskurapen berdea

Irizar Taldeak irmo jarraitzen du mugikortasun iraunkorraren aldeko eta zero igorpeneko trantsizioaren lidergoaren aldeko apustuarekin hiri inguruneak hobetuz. Irizar e-mobilityren bidez, elektromugikortasuneko soluzioak eskaintzen ditu giltza eskura eran, garraio publiko jasangarri, eraginkor, adimendun, irisgarri, seguru eta konektatu baterako. Konpainia hedatu egin da Europan soluzio horiek inplementatu eta elkarlanerako eta banaketarako akordioak eginda.

Iberdrolak, bere aldetik, garraioaren elektrifikazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du ekonomia deskarbonizatu bateranzko bere trantsizio estrategian, emisioak eta kutsadura murrizteko funtsezko palanka bezala, eta munduaren errekuperazioa berdea izan dadin COVID ostean.

Konpainiak 150 milioi euroko inbertsioa duen mugikortasun iraunkorreko plan bat hedatu du, eta horrekin, hurrengo urteetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen hedapena areagotuko du.

Ekimenak 150.000 karga puntu inguru instalatzea aurreikusten du, etxeetan, enpresetan, kaleetan, hirietan eta autobide nagusietan. Estazioak hedatzearen aldeko apustua egiteko, estazio ultra-azkarrak (350 kW) instalatuko dira 200 kilometrotik behin, super-azkarrak (150 kW) 100 kilometrotik behin, eta azkarrak (50 kW) 50 kilometrotik behin.

Iberdrolak badaki Espainian elektromugikortasuna bultzatu behar dela, inplikatutako eragile nagusiekin koordinatutako ekintza eraginkor baten bidez. Ildo horretan, konpainiak dagoeneko azpiegitura hedatzeko 50 akordio baino gehiago sinatu ditu administrazio, erakunde, enpresa, zerbitzugune, kontzesionario eta ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileekin.