Fon Fineco Renta Fija Internacional' inbertsio fondoak 'LuxFLAG ESG label' nazioarteko ziurtagiria lortu du, bere inbertsio prozesuetan ingurugiroko, gizarte-gaietako eta gobernu-oneko irizpideak bateratzen dituela frogatzen duena. Honela, Fineco, Kutxabanken Banka Pribatua, Estatuan helbideratutako funts batentzat ziurtagiri hau eskuratzen duen lehen kudeatzailea da, eta aurrerantzean mundu osoan akreditazioa erabiltzen duten ehunka kudeatzaileetako bat izango da.

'Fon Fineco Renta Fija Internacional' Fineco, Kutxabanken Banka Pribatuaren funts handienetako bat da tamainaz. 600 milioi eurotik gora administratzen ditu, eta zorroa epe labur eta ertaineko bonoz osatua dago, nazioarteko dibertsifikazio handiarekin eta jasangarritasun irizpideekin aukeratuta, ohiko finantza-hausnarketez gain.

Fondoaren kudeaketan, Itziar Mendiak zuzentzen duen Finecoko taldeaz gain, ESG errenta finkoko arloan mundu mailako bi etxe eredugarrik parte hartzen dute, Pimco eta Amundi nazioarteko kudeatzaileek hain zuzen ere, eta hauen ezagutza eta eskarmentua erabakigarriak izan dira LuxFLAG zigilua lortzeko.

Ziurtagiri honekin, Finecok, Kutxabanken Banka Pribatuak urrats berria egin du bere inbertsio prozesuetan jasangarritasuna eta ESG irizpideak bateratzeko betidanik izan duen konpromisoan. Duela bost urte, Nazio Batuek sustatutako Inbertsio Arduratsuen Irizpideak sinatu zituen, eta bere jarduera osoan ingurugiroko, gizarte-gaietako eta gobernu-oneko irizpideak bateratzean lidertzako izaera aitzindaria berresten jarraitzen du, inbertsio prozesuei dagokienez, batik bat.

Fineco, Kutxabanken Banka Pribatua araudiaren eskakizunei aurre-hartzen saiatzen da, kudeaketan kalitate handiagoa eskaintzeko eta bere bezeroen konfiantza sendotzeko. Horregatik, eta lortu duen eskarmentuari esker, bere eskaintzako produktuen artean ziurtagiri berriak lortzeko helburuari eusten dio. Hain zuzen ere, 'Fon Fineco Patrimonio Global' funtsa, LuxFLAG zigilua lortu ahal izateko prozesuan da, bete-betean. Fondo honek 700 milioi euro inguruko aktiboak kudeatzen ditu, aktibo-anitzeko estrategiarekin.

Kutxabank Taldeko Kutxabank Gestionek ere UNPRI ituna sinatu zuen eta Fineco, Banka Pribatuarekin batera, Espainiako bostgarren talde handiena osatzen du inbertsio fondoen kudeaketan, 17.800 milioi euro inguruko ondarea kudeatzen baitu, merkatuak Taldearen ereduan duen konfiantzaren erakusle.