DONOSTIA. Donostiak 10 pertsonatan handitu egin du langabe kopurua azken hilabetean. Uztailean 9.503 langabe erregistratu zituen Gipuzkoako hiriburuak, hau da, ekainean baino hamar pertsona gehiago. Mundu osoa isolatzen ari den koronabirusaren pandemiak kalte ekonomiko larriak eragin ditu. Jende asko lanik gabe geratu egin da konfinamendu garaian, eta oso motela izango da errekuperazio ekonomikoaren prozesua. Gauzak horrela, langabezia-tasak gora egin du azken hilabeteetan.

Enrique Ramos Bultzada Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Datu serioa da, baina espero zen, bizi dugun egoera ikusita, eta gure hiriari ere eragiten dio. Erakundeen artean lanean jarraitu behar dugu jarduera ekonomikoari berrekiteko eta langabeziak behera egin dezan ".

Ramosek azaldu duenez, langabeziak 5 hilabetez jarraian gora egin du, eta gogorarazi du aurtengo otsailean 7.603 langabe zeudela.

Urtetik urterako datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du urtebetean. 2019ko uztailean 7.160 langabe zeuden, eta 2020ko uztailaren amaieran. Zehazki, 2.343 pertsona gehiago daude langabezian, hau da, % 32,7 gehiago.

DATUEN AZTERKETA

Sexuen arabera, datu hauek nabarmendu daitezke:

  • 4.415 gizon; 18 gizon gehiago, ekainarekin alderatuta.
  • 5.088 emakume; 8 emakume gutxiago, ekainarekin alderatuta.

Adin-taldeen araberako banaketan, aldiz, gazte gehiago sartu dira langabezia-erregistroetan:

  • 45 urtetik gorakoen artean, 2020ko otsailarekiko jaitsi egin dira datuak. Lehen, erregistratutako langabezia osoaren % 54,4 ziren; 2020ko ekainean, berriz, %49,4-koa dira.
  • 25 urtetik beherakoen artean; gora egin du otsailarekin alderatuta (%6,7 ziren), eta uztailean guztizkoaren % 8,7a izatera igaro dira.
  • 25 eta 44 urte bitarteko helduen artean ere gora egin dute. Otsailean %38,9 ziren, eta uztailean, berriz, guztizkoaren % 42a.