BILBO. % 30,3 jaitsi egin da Kutxabank Taldearen irabazi garbia 2020ko lehenengo sei hilabeteetan, urtarriletik ekainera, iazko garai berdinarekin alderatuta. Aurten, koronabirusaren pandemiaren krisialdia dela eta, 137,6 milioiko irabazi garbiak izan ditu.

Emaitza hau horniduretara 187,3 milioi euro bideratu ondoren lortu da, 2019ko ekainean baino 72 milioi gehiago. Zuzkidura hau, hein handi batean ziurgabetasun-egoerari aurre egiteko gordeko da.

Negozioaren bilakaera erabat baldintzatu du Covid-19ak. BPG eta langabeen kopuru-tasak nabarmen okertu dira, finantza-merkatuak lurrunkortasun eta ziurgabetasun handiak jota daude, eta ezin da jakin gobernuek, EB-k eta banku zentralek hartutako erabaki eta neurriek zernolako eragin zehatzak izango dituzten.

Urteko lehen bi hilabeteetan, Bankuak bere buruari ipinitako helburuak betetzea lortu zuen, baina gizarte osoaren etxeratzeak aurrekaririk gabeko geldialdi ekonomikoa sortu zuen.

Nola nahi ere, seihilekoko jardueran jaitsierak nagusi izan arren, ekainean taldearen jarduera komertzialean berreskurapen zantzuak sumatu dira. Hain zuzen ere, banka-produktu nagusiek hilabete horretan izan duten bilakaera, iaz garai berekoaren gainetik kokatu da jadanik.

Honen erakusle da mailegu-hipotekarioak ekainean % 9,91 hazi izana iazko ekainarekin alderatuta, % 4,87 kontsumorako maileguak, eta % 14,4 aseguruen negozioak sortutako sarrerak.

Balantzetik kanpoko produktuen bilakaera are eta nabarmenagoa izan da, eta Taldea harpidetza garbietan lider izan da krisialdiak iraun duen bitartean.

Ekainean bertan, fondoetan izaniko harpidetza garbiak iaz hilabete berean baino lau aldiz handiagoak izan dira, eta zorro-delegatuetan bikoiztu egin dira. Bultzada hau erabakigarria izan da negozio sareek Administraturiko Baliabideak urtebetean % 7,2 hazteko.

Igoera nabaria izan duen beste alorretako bat mailegu-inbertsio produktiboa izan da, urtebetean % 4,1 goratu baita, banka korporatiboak eta instituzionalak sustatuta, ICO-ren eta Elkargiren bermearekin egin diren eragiketez gain.

KRISIARI ERANTZUTEKO EGOERA ONEAN

Testuinguru zail honetan, Kutxabankek oinarriko egoera oso sendoa duela, eta krisialdiak sortutako eraginei erantzuteko ongi kokatua dagoela erakutsi du.

Bere kaudimen egoerari dagokionean, pandemiak gogorren jo dituen alor ekonomikoekiko menpekotasun murritza du. Bere negozio-ereduaren sendotasunari dagokionez, finantza-agintariek eta merkatuak onetsi diote behin eta berriz.

Esaterako, EBA Europako Banka Agintaritzak berriki egin duen gardentasun ekitaldiak, seigarren urtez jarraian Kutxabank izendatu du Estatuko kaudimen-egoera onena duen bankua. Horrez gain, The Banker aldizkari ospetsuaren esanetan Espanian jarduera esanguratsuena duen bankua Kutxabank da, lider baita kaudimenean, palankatze-egoeran eta aktiboen kalitatean.

Hain zuzen ere, Taldearen kaudimen osoa eta Core Tier I ratioa Espainiako finantza-sistemaren buruan dira, % 17,2ko indizearekin.

Merkatuak bere kudeaketa-ereduan duen konfiantza balantzetik kanpoko baliabideen eskutik iritsi da, batik bat inbertsio-fondoekin, zorro-delegatuekin eta aurreikuspen planekin. Alor honetan, harpidetza berrietan zuen lidergoa sendotzea lortu du Kutxabankek.

2020ko lehen seihilekoan harpidetza garbietan bolumen handiena lortu duen Taldea izan da, guztira 985 milioi euro. Honela, aurrez zuen merkatu-kuota % 6,28raino handitzea lortu du, aurten oinarriko 50 puntu aurreratu eta gero. Honekin guztiarekin, merkatuko bostgarren kudeatzaile handiena da.

Berankortasun maila % 2,87raino murriztu da seihilekoaren amaieran, finantza-alor osoko txikienetakoa da, eta aurten oinarriko 11 puntu hobetu da. Honek bere mailegu-zorroaren kalitatea baieztatzen du, finantza-alorreko batezbestekoa baino hobea.

Beste kudeaketa-adierazleetan ere hobekuntzak izan dira. Errentagarritasunak ere hobetzen jarraitu du. ROTE % 5,7koa da, eta % 0,5ekoa ROA. Eraginkortasunari dagokionez, indizea % 53,5ean finkatu da.

Beraz, ziurgabetasunik gabeko egoera honi aurre egiteko oinarri sendoak ditu Kutxabankek kaudimenean. Aktiboen kalitatean maila garaia du, eta merkatuen konfiantza dauka.

FAMILIEI ETA ENPRESEI LAGUNTZEN

Gizarte ikuspegiko jardueran, urteko lehen erdian osasun-krisialdiak jotako norbanako, familia eta enpresei laguntzea izan da Kutxabanken lehentasuna. Horretarako neurri-zehatzez osatutako ekimen ugari jarri du abian, administrazio publikoek eskaini dituzten laguntza-ildoekin bat egiteaz gain.

Etxebizitzaren arloan, 1.000 milioi euro kudeatu ditu 12.000 eragiketatan. Hauen helburua hipoteka-zordunak babestea izan da. Horretarako, beren eskuetan ohiko etxebizitzen hipotekak ordaintzeko geroratzeak ipini dira.

Gainera, egoerarik zailenean zeuden enpresei finantzazioa bideratzeko 2.500 milioi eurotik gorako ildoa zuzendu du. Autonomoentzako ere finantzazio-baldintza berezietako ildo-bereziak sortu ditu, hauetako batzuek BBK eta Vital Banka-fundazioekin elkarlanean. Aurrez emaniko maileguetarako 26.000 milioi euro ere jarri ditu finantza Taldeak.

EMAITZEN KONTUA

Emaitzen kontuan, 'Core' sarrerak % -2,8 jaitsi dira, eta 519,7 milioi eurotan kokatu dira, batik bat interesen marjinan tipoen bilakaerak, eta komisioetan jardueraren geldialdiak izan duten eraginarengatik.

Balantzetik kanpoko produktuen balorazio baxuek zerbitzuen-sarreren ohiko hazkundea oztopatu dute, eta aseguruek sortutako sarrerak % 1,8 hazi dira.

Inbertsio fondoen, pentsio fondoen eta BGAEen gordailuizana Cecabanken eskuetan utzi zen, eta Beste Ustiapen Emaitzak atalean ikus daiteke.

Emaitza ez-errepikari hau mailegu-estaldurak indartzera eta aurre-erretiroa hartu duten 170 lagunen kostuak hornitzera bideratu da. Zuzkiduren atala 187,3 milioi eurokoa izan da honenbestez, iaz garai berean baino 72 milioi euro handiagoa.

Inbertsio-zorroaren ekarpen errepikariek eta ustiaketako beste emaitza batzuek Marjina Gordina 678 milioi eurora arte goratu dute, % 22,7ko hazkundearekin.

Administrazio gastuek murrizten jarraitu dute, % -3,8 lehen seihilekoan, eta amortizazioen atala % 3,8 hazi da, Bankua pandemiaren ingurumarian egiten ari den inbertsio digital garrantzitsuengatik. Ustiapen Marjina % 60,2 hazi da, guztira 361,6 milioi euro. Emaitzen fiskalitatea aintzat izan ondoren, Taldearen etekin trinkoa 137,6 milioi eurokoa izan da, iaz garai berean baino % -30,3 txikiagoa.