BILBO. Posible da aurpegiko biometriaz bezero berriek alta ematea Kutxabanken. 'Onboarding' digitalerako, finantza erakundearen 'app' mugikorrean deskargatu, NAN indarrean eduki, bideo 'selfie' bat grabatu eta jarraibideak bete behar dira, besterik gabe. Bakarrik 18 urtez gorakoek erabili dezakete.

Aplikazioak berak gidatzen du prozesu osoa. Edozein unetan has daiteke eta edozein tokitan bete, bezeroak bere datu pertsonalak, harremanetarako datuak eta bere jarduera ekonomikoaren gaineko xehetasunak eman ostean. Ondoren telefono mugikorraren zenbakia baieztatzen da, eta identifikaziorako eskakizun batzuek bete behar dira, beti ere presentzia-beharrik gabekoak, aurpegiaren ezaugarriak baieztatu eta ezagutzen dituen sistema honen bitartez. Erabiltzaile berriak bere datuak baieztatzen dituenean, kontratua dagoen tokitik mugitu gabe sinatu dezake, era telematikoan, hau ere.

Urruneko alta emateko bezeroen sistema hau 18 urte beteak dituztenek erabil dezakete, espainiar herritarrak izanik eta Espainian bizi direla frogatuta. Bezero berriek beren izenean dagoen banka-kontua izango dute, eguneroko eragiketetarako erabil daitekeen online Bankako zerbitzua, eta berehala kudeatzaile batek erantzungo die, urruneko-harremanetarako sistemaren ezaugarri guztiak ezagutzera emateko.

'Alta mugikorra' Kutxabankek azken hilabeteetan abian jarri dituen baliabide teknologiko ugariei batu zaie. Hauen guztien helburua bezeroei erantzun teknologikoak ematea da, errazagoa izan dadin era guztietako eragiketak beren gailu-pertsonaletatik egin ahal izatea, batik bat telefono mugikorretik.