BILBO. Kutxabankek eta Bilbaodendakek xeherako merkataritzen eraldaketa digitala bultzatuko duen hitzarmena sinatu dute. Horrela, bi erakundeek elkarlanean arituko dira Bilboko komertzioaren lehiakortasuna sustatzeko.

Bilbao Dendakek eta Kutxabankek zehaztutakoaren arabera, digitalizazioa da tokian tokiko saltokiek hobetzeko duten esparruetako bat. Eskala digital hori lortzeko bidean, #BilbaoDendakFreeWifi doako sarea sortu dute bazkide diren saltokiek. Sare hau erabat doakoa eta segurua da bezeroentzat, eta beste urrats bat da negozioen irudia eta bezeroenganako harremana hobetzeko. #BilbaoDendakFreeWifi merkataritzarako inteligentziaren tresna bat ere bada, saltokiek beren bezeroak hobeto ezagutu eta horren honen araberako erabakiak har ditzaten.

bilbaoDendak plataformak komertzioaren 12 gune-elkarte, Erriberako Merkatua, Zubiarte eta El Corte Ingle?s integratzen ditu eta plataformaren presidentearen iritziz, “akordio honekin bazkide diren saltokien eskuetan produktu eta zerbitzu finantzarioen eskaintza osoa jartzen dugu, beren eskuetan tresna berritzaileak ipintzeko helburuarekin, enpresen lehiakortasuna eta bideragarritasuna errazteko”.

Xabier Solaetxek azpimarratu duenez, “indarrak batzeak elkar-ezagutzarako tresna erabakigarriak dira erronka digitalaz ari garenean. Esparru honetan, Kutxabankek dagoeneko bide luzea du egina. Beraz, Euskadin erreferentziazko erakundea izanik, merkataritza digitalean dugun ezagutza Bilbao Dendak elkartearen eskura jartzen dugu”.

Fakturazio handiagoa

Hitzarmenaren gakoetako bat bilbaoDendak integratzen duten saltokien salmentak erraztea da, horretarako, Kutxabankek euren eskuetan jarriko du Komertzio Kreditua osatzen duten finantza-produktuen eskaintza zabala.

Kutxabank Kredit, Banku Taldearen kontsumorako maileguen atalak bere erosketak Komertzio Kredituaren bitartez finantzatzeko aukera eskaintzan dio bilbaoDendak elkarteko saltokien azken bezeroari. Kreditu mota horren ezaugarri nagusia da tramiterik eta paperik ez duela eskatzen, eta saltokian bertan egiten dela. 2019. urtean, Kutxabankek 5 milioi euroko erosketak finantzatu zituen Bilbon, aurreko urtean baino %5,20 gehiago.

bilbaoDendak elkartearen kide diren negozioen lehiakortasuna hobetzeko helburuz, Kutxabankek negozio hipoteka mailegua jarriko du horien eskura, negozioen kokaleku diren higiezinak erosteko, edo negozio mailegua zirkulatzaile beharrizanei erantzuteko edo ekipamendu profesionalaren erosketa finantzatzeko, altzarietatik hasita makineriaraino, garraiorako osagarriekin batera.

Gainera, bilbaoDendak elkarteari lotutako negozioek negozio horien eguneroko kudeaketa errazteko bereziki diseinatutako produktuak ere izango dituzte, hala nola, Negozio Kontua; ordainketarako pasarelak, tartean Bizum bidez ordaindutako erosketak, edo TPV modernoak. Hain zuzen ere, deigarria da iaz Kutxabanken TPV-en bitartez Bilbon zenbatutako fakturazioa %11 hazi zela.

Hitzarmena negozioentzat espreski sortutako ibilgailuen renting eskaintzaren eta arrisku-anitzeko aseguruekin osatzen da, saltoki komertzialetara bereziki bideratua. Iaz sinatu ziren aseguru-polizen kopurua %4 hazi zen.

Finantza-abantailen sorta zabalarekin batera, luzatu daitekeen urtebeteko indarraldia izango duen hitzarmenak, enpresa sustapen eta animazio ekimenei laguntza emateko lerroak ditu, esate baterako, ‘Opari’ txartelen zozketak, urtero egiten den Bilboko Komertziorako Sarien banaketa ekitaldia, gazteentzako eta adinekoentzako sustapen-jarduerak edo merkataritzarekin zerikusia duten dibulgazio jardunaldiak.