Londreseko topaketan

Euskadiko ekonomia eta teknologia britainiar merkatuan sartu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Britainiar merkatuak euskal esportazioen % 6,8a hartzen du, eta 500 enpresa daude esportazio-jarduera horietan murgilduta

09.02.2020 | 17:09

Britainiar merkatuak euskal esportazioen % 6,8a hartzen du, eta 500 enpresa daude esportazio-jarduera horietan murgilduta

BILBO. Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batuan Euskadi posizionatzeko ahaleginetan ari du Londresen sustatutako topaketa batean. Bertan euskal industrian eta teknologian interesatutako hamabi britainiar enpresa batu dira.

Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harremanaren politika- eta ekonomia-egoera berria argitzeko hilabete baino gutxiago geratzen denean, Eusko Jaurlaritzak erabaki du bere estrategia biziagotzea, Euskadik Londresen duen posizionamendua indartzeko eta merkatu interesgarritzat eta lagunkoitzat aurkezteko, bai inbertsio berriak erakartzeko, bai enpresa- eta merkataritza-izaerako elkarlan berriak irekitzeko.

Euskadiko ekonomiarako lehentasunezko merkatuetako bat da; euskal esportazioen % 6,8 hartzen du, eta 500 enpresa daude esportazio-jarduera horren eraginpean.

Londresen, Arantxa Tapia sailburuak ohartarazi du ezinezkoa dela Brexitak gure merkataritza-jardueran izango duen eragina neurtzea, baina honako hau esan du: "lehen mailako edozein gertakari historikotan bezala, neurria eman behar dugu eta unea iristen denerako prest egon behar dugu".

Aliantza berriak ehuntzeko eta Euskadira inbertsioak erakartzeko jardunaldia

Egoera berria izango da euskal enpresarentzat, baina enpresa britainiarrak, aldi berean, aliantza berriak ehundu beharko ditu. Hori dela eta, SPRI Taldearen Inbertsioen Erakarpen Unitateak (Invest in the Basque Country) exekuzio-topaketa antolatu du Financial Timesen egoitza prestigiodunean; bertan, Euskadi intereseko helmugatzat aurkeztu da, Europako etorkizuneko inbertsioetarako.

Tapia sailburuak, Nick Greenwood konsul britainiarrarekin batera, bi ordu inguru mintzatu da automobilgintzako, aeronautikako, bioteknologiako eta ehungintzako enpresetako zuzendariekin, besteak beste. Saioaren izenburua honako hau izan da: "Expanding investement in the BasqueCountry: Strategies for Business Growth post-Brexit", eta helburua izan da Euskadi Brexitaren ondoko egoeran merkataritza-harremanetarako Europara jotzeko ate gisa posizionatzea.

Euskadiko ekosistemaren industria-ahalmena aztertzeaz gainera, Tapia elkarlanean jarduteko prest agertu da; izan ere, Britainiako merkatua ?esan du? lehentasunezkoa da eta izaten jarraituko du gure enpresentzat eta gure ekonomiarentzat. Honako hau nabarmendu du: "erabateko borondatea izan behar dugu, herrialde gisa, merkataritza-arloan elkarlanean jarduteko".

Enpresei kontingentzia-planak areagotu ditzaten dei egitea

Eusko Jaurlaritza jakitun dago nolako errealitatea bizi duten euskal enpresek egoera horretan, eta, horrela, Londresen dagoela aprobetxatu du, Euskadiko profesionalekin batu eta aurrez aurre ezagutzeko nola bizitzen ari diren gertakari hori arlo profesionalean eta pertsonalean.

Topaketa SPRI Taldeko Basque Trade and Investment-eko Bulegoak antolatu du Londresen; Ingeniaritza Mekanikoko egoitzan izan da. Horren bidez, Euskadik bi urte hauetan Brexitak euskal enpresetan duen eragina gutxitzen laguntzeko zabaldu dituen aholkularitza- eta laguntza-mekanismoak berrikusi dira.

Tapia sailburuak berriz ere esan du "benetako ordua heltzen ari dela", eta "erne egoteko eta erantzukizunez jarduteko" eskatu du, "arrakastaz erantzuteko etor daitekeen egoera berriari".

2017an, Eusko Jaurlaritzak erakundeen arteko batzordea eratu zuen; bertako buru da Lehendakaria bera. Batzordearen helburua da Brexitaren bilakaeraren etengabeko segimendua egitea eta dagozkion neurriak hartzea. Harrezkero, BTIren merkataritza-bulegoa ireki zuen Londresen, Brexitari buruzko aholkularitza orokorreko eta sektorialeko enpresa-topaketak sustatu ditu, www.brexit.eus tresna gaitu du eta Brexitari buruzko ikastaro berezia eman du UPV/EHUko Udako Ikastaroetan.

Era berean, Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik 25 milioi euroko finantzaketa-ildoa abiarazi dugu, fenomeno horren ondorioz zailtasunak dituzten euskal enpresa guztiei laguntza emateko.

Jardunaldi osoan zehar, sailburuarekin batera Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Álex Arriola Spri Taldeko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal Basque Trade and Investmenteko zuzendaria, Marian Ibarrondo Invest in the BC Unitateko arduraduna eta Pablo Fano BTIren Erresuma Batuko Bulegoko merkataritza-ordezkaria izan dira.

noticias de deia