BILBO. Inportazioen prezioak %2,2 hazi dira aurreko hiruhilekoaren aldean eta %4,0 igo dira 2018ko bigarren hiruhilekoarekin konparaturik.

Esportazioetan produktu energetikoen prezioak dira hazkundean nabarmentzen direnak, bai aurreko hiruhilekoaren aldean bai urte artean. Halatan, 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoak %3,8 gehitu dira; ez-energetikoen prezioak, aldiz, %0,9 gutxitu dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, esportazio energetikoen prezioak %6,4 gehitu ziren; ez-energetikoenak, %1,7.

Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan indizea %11,2 gehitu zen hiruhileko artean; ez-energetikoenean %0,7ko murrizketa gertatu da. Urte arteko tasan, produktu energetikoen prezioetan %10,9koa izan zen igoera eta %1,7koa ez-energetikoenetan.

Esportazioen helburu ekonomikoaren sailkapenari segituz, aurreko hiruhilekoarekiko, ondasun mota guztietan prezioek jaitsiera apala izan dute, handiagoa dena Kontsumoko Ondasunetan (-%0,9). Urte artean, aldiz, alderantzizko joera da ikusten baita ondasun mota guztietan ere, Bitarteko Ondasunetan ageriago dena (%2,4).

Inportazioei doakienez, Kontsumo Ondasunetako prezioetan jaitsierak izan dira hala hiruhileko artean (-%2,5) nola urte artean ere (-%3,1); aldiz, Bitarteko Ondasunetan kontrakoa da gertatzen, %2,8ko eta %4,4ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Kapital Ondasunetan aldakuntzak zeinu ezberdinekoak dira, negatiboak hiruhileko artean (-%0,5), baina positiboak aurreko urtearekiko (%6,8).

2019ko lehenbiziko hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioek behera egin zuten eremu geografiko guztietan: Euro eremuan (-%0,7), 28-EBn (-%0,6), ELGAn (-%0,4) eta Munduko gainerakoan (-%1,3). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, igoerak ikusi dira prezioetan eremu geografiko ia guztietarako, nabarmenduz Munduko gainerakoan (%6,2). Euro eremuan, aldiz, %0,2ko murrizketa izan da.

Inportazioetan urte arteko igoerak ageri dira eremu guztietan, Munduko gainerakoan nabarmenduz (%4,9), eta jokaera ezberdinak hiruhileko artean, nabarmenduz berriz ere Munduko gainerakoan, %5,2ko hazkunde garbi batekin.