Google Pay Kutxabankeko edozein txartelarekin estekatu ahal izango da
Segurtasuna eta pribatutasuna ditu ezaugarri Google Pay-k, izan ere, segurtasun geruza anitz ditu erabiltzailearen ordainketa-datuak babesteko
BILBAO. Kutxabanken bezeroek dagoeneko Google Pay-n integratu ditzakete euren kreditu, zordunketa edo aurreordainketa txartelak, eta ordainketak egin denda fisikoetan, web-orrietan eta app-etan.
Segurtasuna eta pribatutasuna ditu ezaugarri Google Pay-k, izan ere, segurtasun geruza anitz ditu erabiltzailearen ordainketa-datuak babesteko, baita munduko aurreratuenetako bat den segurtasun-azpiegitura ere, beraz, erabiltzailearen datuak babestuta geratzen dira.
Gainera, telefono mugikorra dendetan ordaintzeko erabiltzen denean, Google Pay-k ez du banku-txartelari buruzko informaziorik partekatzen saltegiarekin. Horrela, bezeroaren datu pertsonalak babesteko zenbaki zifratu bakarra erabiltzen da.
Kutxabankek Google Pay sartu du bere ordainbideetan, bere bezeroen beharrizan digitalei erantzuteko helburuz, kasu honetan, mugikorraren bidezko ordainketen arloan, hau da, teknologiak, lehiakide berriek eta erregulazioak aldaketa izugarriak eragiten ari diren eremuan.
Erosketak saltegietan egiteko nahikoa da erabiltzaileek telefonoaren pantaila piztearekin, eta telefonoa ordainketa-terminalera (TPV) hurbiltzearekin, ez da beharrezkoa desblokeatzea edo app-a zabaltzea. Smartwatch-en kasuan, nahikoa da Google Pay zabaldu eta terminalera hurbiltzearekin. Segundo gutxitan agertuko da eragiketaren baieztapena gailuaren pantailan.
Bezeroak e-commerce, web edo app-n erosketak egin nahi baditu, Google Pay erabil daiteke denda birtualean ordaintzeko. Horrela, nahikoa da ordainbide hori hautatzea eta bezeroak erabili nahi duen txartela aukeratzea eta erosketa eginda geratuko da.
Más en Economía
-
El Gobierno vasco concede más de 928.000 euros para la reestructuración y reconversión del viñedo en Euskadi
-
Iberdrola lanza la celebración de su 125 cumpleaños con el último anuncio televisivo de 2025
-
Los carburantes prosiguen a la baja en el arranque de 2026 y suman un abaratamiento de hasta casi el 5%
-
Casi 49.000 turistas utilizaron en Euskadi alojamientos extrahoteleros en noviembre, el 35% apartamentos turísticos