BILBO. Lanbideklehen aldiz antolatu du horrelako ekitaldi bat, enpresen,enplegu-eskatzaileen eta sektoreko erakundeen arteko harremanari bideemateko helburu bikoitzarekin eta bere jarduera-katalogoa,laguntza-programak eta enpleguarekin eta prestakuntzaokupazionalarekin zerikusia duten zerbitzuak zabaltzeko.

Borja BelandiaEuskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia ziur dago Merkalanek,enpresa eta pertsonen arteko hurbilketarako aukera emateaz gainera,“bide emango duela kontrataziorako eta aukera bat izango delaenpresek beren lankidetza-sareak sortu ahal izateko”.

Lanbideren azokaKursaal Biltzar Jauregian izango da, Eusko Jaurlaritzako Enplegukoeta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen Enpleguaren NazioartekoII. Kongresuarekin paraleloan.

Merkalanek 1.100metro koadroko azalera izango du; Kursaaleko beheko solairua hartukodu. Azoka zabalik egon da, etenik gabe, 09:00etatik 17:00etara.Diseinuan zerbitzuaren erabiltzaileen eta enpresen errekerimenduakizan dituzte aintzat, beraiek baitira Lanbideren solaskide nagusiak.Horrela, azoka bisitatzen dutenek Euskal Enplegu Zerbitzuaren sareko43 bulegoren batera joko balute bezala zeharkatu ahalko dute; alegia,enplegurako ibilbide osoa egin ahalko dute.

Horren harira,Belandiak honako hau zehaztu du: “Merkalan arlo tematikoetanbanatuko da, eta horiek bat etorriko dira Lanbidek lan-aktibazioareneremuan ematen dituen zerbitzuekin, esaterako: eskaria, orientazioa,prestakuntza edo ekintzailetza”.

Enpresentzako arloa

Aurreko zerbitzuekinbatera, Merkalanek enpresei zuzendutako arlo berezia izango du, haieklanpostuak eskaini eta hautagaiei elkarrizketak egin ahal izateko.Kalkuluen arabera, 700 lanpostu baino gehiago eskainiko dira, hainbatlanbide-profilen inguruan.

Era berean, standbat jartzea aurreikusten da; bertan, Lanbidek enpresei etaarduradunei ematen dizkien zerbitzuei buruzko informazio bereziaemango da. Halaber, informazio zehatza nahi duten pertsonaguztientzako edo, haien beharren arabera, arlo batera edo besterabideratzeko informazio teknikorako gunea egongo da.

Azkenik, Merkalanekerabilera anitzeko espazioa izango du hitzaldietarako,enpresa-proiektuen erakusketetarako, esperientzien aurkezpenerako,ekintzailetzako tailerretarako, orientazio-tailerrerako eta bestehainbatetarako. Argibide gehiagorako: www.merkalan.eus