BILBO. Rafael Gardeazabal bilbaoDendak elkarteko presidente berria da. Gardeazabal, 70 urtekoa, Derby-ko jabea eta gerentea da. Gardeazabalek Aitor Elizegi ordezkatuko du

bilbaoDendak-eko arduradun nagusi berriak Derby Gardeazabaleko hirugarren-belaunaldi familiarra bere gain hartu zuen, 1948an Alde Zaharreko Posta kalean lehenengo aldiz zabaldu zen saltokia eta 1965etik Urkixo Zumarkaleko 6 zenbakian dagoena. Neurrira egindako zerbitzua zein marka ospetsuenen Prêt-à-Porter moda eskaintzen duen jostundegi eta alkandora-denda da, bilbotarrek hain gustuko duten ingeles estiloa nagusiki nabarmenduz. Derby Gardeazabal saltokiak bere ibilbide arrakastatsuan hainbat sari lortu ditu, bilbaoDendak-eko Etorkizuna duen Tradizioa Saria, eta aurten Bizkairedek emandako 70 urte Bilbon saria, besteak beste.

Elizegi ordezkatzerako orduan, bilbaoDendak-eko batzar nagusiak BilbaoCentro Enpresaren Elkarteak aurkeztutako hautagaia aukeratu du. Elkarkideek profesional sendo eta zuhur baten profila babestu dute, hiriko merkataritzaren ezagutzailea dena, bereziki ehun-sektorearena, eta Bilborekin duen konpromisoa kontuan izan dute ere.

Rafael Gardeazabalen hautaketan bilbaoDendak-eko presidente bezala Aitor Elizegi egon da; batzar nagusiko kideek txalo-zaparrada beroena eskaini diote azken bi urte hauetan Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkartearen buru bezala egindako lan eta konpromisuagatik.

bilbaoDendak, Bilboko merkataritza-sektorea suspertzeko elkartea, irabazi-nahirik gabeko elkarte publiko-pribatua da. Instituzio, enpresa eta enpresa-elkarte hauek parte hartzen dute bilbaoDendakerakundean: Bilboko Udala: Bilbao Ekintza, Bilboko merkataritza-ganbera, El Corte Inglés, Zubiarte merkataritza-gunea, Ribera Merkatua eta 12 merkataritza elkarte.