BILBO. Bizkaiak 764,2 milioi euro bildu zituen urtarrilean, % 2,8 gutxiago bildu da 2018ko urtarrilean baino. Lehen hilabtean bildutakoa ekitaldi osorako aurreikusitako guztiaren %9,7 da.

Urtarrilean Bizkaian Tributu Itunduen bidez 764,2 milioi euro bildu dira, joan den urteko hilabete berean bildutakoa baino 21,6 milioi gutxiago. Horrek esan nahi du %2,8ko jaitsiera egon dela. Era berean, urteko lehen hilabetean bildutakoa ekitaldi osorako aurreikusitako guztiaren % 9,7 da: 7.868,9 milioi euro.

Foru Ogasunak guztira bildutako zenbateko horretatik, 619 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, zein % 1,9 hazi baita 2018ko urtarrilekoaren aldean. Zuzeneko zerga nagusien artean, PFEZa % 5,5 hazi da. Nabarmentzekoa da lan-atxikipenen igoera: % 6,8. Sozietate zerga, bestalde, % 42,9 murriztu da bilakaera negatiboa izan dutelako kapital higigarriaren atxikipenek, ondare-irabazien atxikipenek eta sozietateen diferentziazko kuotak.

Zeharkako zergen bidez 141,3 milioi euro bildu dira. Horrek esan nahi du %18,7ko jaitsiera egon dela. Atal honetan, jaitsi dira bai kudeaketa propioko BEZa (-% 60,6), bai Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia (-% 9,2), diru gehien ekartzen duten zerga biak. Bestalde, tasak eta beste sarrera batzuk direla eta, 3,9 milioi euro bildu dira, 2018ko lehen hilabetean kontzeptu hori dela-eta jasotakoa baino 0,5 milioi gutxiago.

Gogorarazi behar da urtarrilean oraindik ere ez direla lehen doikuntzak egin, ez foru diputazioen arteko barne doikuntzarik, ez eta Estatuarekin ere. Era berean, egin dira lehen likidazio hiruhilekoak zenbait zergari dagokionez, eta, beraz, bilketako lehen datu hau ez da nahikoa esanguratsua urteko gainontzeko hilabeteetan bilketa zenbatekoa izango den iragarri ahal izateko.