BILBAO. Aldundiak eta Women Forward Elkarteak topaketa antolatu dute enpresen administrazio kontseiluen dibertsitatean aditua den Denise Wilson-ekin. Teresa Laespada diputatuak emakumeek enpresa mailako erantzukizunak berdintasun-baldintzetan eduki ahal izateko gizonek euren familia-erantzukizuneko kupoaren ardura hartu behar dutela defendatzen du.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, emakumea enpresa-zuzendaritza postuetara iristea eskubide kontua dela, baina baita onura ekonomikokoa ere, defendatu du gaur.
Laespada diputatuak enpresen administrazio kontseiluen dibertsitatean aditua den Denise Wilsonekin egin duen solasaldian egin ditu adierazpen horiek. ‘Enpresaren berrikuntza genero dibertsitatearen eta talentuaren oinarriaren zabalkuntzaren bidez" ekitaldia Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Women Forward Elkarteak -Mirian Izquierdok eskuordetuta- antolatu dute.
Wilsonek balioaren sorkuntzaren, lehiakortasunaren eta praktika on britainiarrei buruzko mezuak transmititu ditu, erabilgarriak direlako kontseiluetan dibertsitatea sustatzea - CNMVk 2020 urterako generoaren dibertsitateari dagokionez egin zuen gomendiora iristeko aukera emateko- abian jartzeko estrategien beharrizana ulertzeko.
Aditu hau Sir Hampton-Alexander Review-eko CEO da; aldi berean, aseguruen industriako zuzendari ez-exekutiboa, ordainketen batzordeko lehendakaria eta auditoria batzordeko kidea da. Halaber, Government Review on Women on Boards-eko buru exekutiboa, Royal Academy of Art's Friends Carity-ko lehendakaria eta All Churches Trust-eko fideokomisarioa da. Bere curriculumaren arabera aholkulari nagusia da eta gaur egun esperientzia du BIS, GEO eta gobernu zentraleko beste sail batzuetan, eta esperientzia adierazgarria du, zuzendaritza mailan, FTSEn kotizatzen diren konpainietan, FCA eta Ofgem-eko erakunde erregulatuetan eta nazio mailako ongintzako erakundeetan lehendakaritzako gaitasunetan, hala exekutiboetan nola ez exekutiboetan. Exekutibo ohi esperimentatua da Energia, Petrolio eta Gasa eta Finantza-Zerbitzuen sektoreetan.
GIZONAK
Beste alde batetik, Laespada diputatuak enpresa mailan Administrazio Kontseiluetan eta zuzendaritza-taldeetan emakumeak sartzeak dituen abantailak azpimarratu ditu. "Adierazten dizuet benetan abantailak daudela, eta ez gutxi gainera, arlo ekonomikoan. Baina, lor daitezkeen onura horietatik aparte, emakumeok berdintasun baldintzetan lan-merkatura iritsi ahal izatea gizarte-justizia kontu bat da. Berdintasuna giza eskubideen defentsaren balore unibertsala da. Aurrera egiteko gizarteak eraikitzeaz mintzatzen gara, duintasunean eta begirunean oinarritzen direnak", esan du.
Halaber, azaldu du berdintasunean "orain gizonen txanda dela" emakumeek "ahalduntze prozesu garrantzitsua" burutu ondoren.
"Enpresen Administrazio Kontseiluetan eta zuzendaritzetan kideen % 25 baino ez dira emakumeak. Eta horrek desberdintasuna baino ez du eragiten. Beraz, gizonezkoek ausart jokatu behar dute eta gauza izan behar dute urrats bat atzera emateko emakumeek urrats bat aurrera emateko aukera izan dezaten gure enpresek pertsonalaren gaitasunen, trebezien, adimenaren eta talentuaren % 100 lor dezaten", adierazi du.