ERMUA. Specialez-Ermua Innpulso taldeko Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak zazpigarren postua lortu zuen atzo, urtarrilak 10, igandea, Torrelavegan osptatutako Espainiako ziklo-kroseko elite mailako zirkuituan. Bertan, Teika taldeko Felipe Orts eta Nesta taldeko Lucía Gonzálezek Espainiako txapeldun titulua berretsi zuten.

Txirrindulari ermuarrak zazpigarren postua lortu du hasieratik eta horri eutsi dio lasterketa osoan zehar. Lasterketa gogorra izan da zaila izan da baldintza klimatologikoen ondorioz. Hernandezek emaitza hobea lortu du 2020ko edizioarekin alderatuta. Felipe Ortsek titulua berretsi zuen eta podiuma Kevin Suarezek eta Ismael Estebanek osatu zuten, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

"NAHIKO POZIK ETA ZAPORE GAZI-GOZOAREKIN TOP-5EAN EZ EGOTEAGATIK"

Aitor Hernandezek adierazpen hauek egin zituen lasterketa bukatzerakoan: "Lasterketa zaila izan da, baina baita entretenigarria ere, zirkuitua espero nuen bezalakoa; zonalde batzuetan teknikoa, destetan motela eta oinez ibili beharreko tarteekin. Pertsonalki nahiko pozik nago emaitzarekin. Jakina, beti nahi duzu gehiago, eta gustatuko litzaidake lehen 5 postuetan sartu izana, baina aurkariak indartsu zeuden, eta dena eman badut ere, ezin izan dut aurrerago egon. Zapore gazi-gozoa daukat bost onenen artean ez sartzeagatik, baina aurrera begiratu behar. Dena ondo badoa datorren astean lasterketa izango da Iruñean. Felipe zoriondu nahi dut garaipenagatik, sasoi betean dago eta hori oso ona da ziklo-krosarentzat bera bezalako maila handiko txirrindulari bat ikustea, beti atsegin".