Georgios Brogis greziarrak Dominion Bilbao Basketen jokatuko du
BILBO. Dominion Bilbao Basketek akordioa lortu du Georgios Bogris pibot greziarrarekin (2.10 metro eta 26 urte) datozen bi denboraldietan talde bilbotarrean joka dezan, Bilbao Basketek bere webgunean jakinarazi duenez.
Pibot greziarrak esperientzia dauka jada Endesa Ligan, joan den denboraldian MoraBanc Andorra taldean jokatu baitzuen, partidako 8.1 puntu eta 2.9 erreboteko batez bestekoak lortuz.
Brogisek Euroliga irabazi zuen 2011. urtean, Panathinaikos taldearekin, eta 20 urtez azpiko Europako txapelduna izan zen Greziarekin 2009an, txapelketako saskiratzaile onena izanik, partidako 14.6 punturekin.
Halaber, joan den denboraldian Andorran jokatu aurretik, Paok Salonicarekin Greziako Ligako aurrerapen handieneko jokalari izendatu zuten (partidako 9.4 puntu erta 6.5 errebote).
Bestalde, talde bilbotarrak jakinarazi du Tobias Borg jokalariak beste bi denboraldi jokatuko dituela Dominion Bilbao Basketen. Antolatzaile-eskolta suediarra (1.84 metro eta 21 urte) joan den denboraldian heldu zen Bilbora eta Sito Alonsoren aginduetara 30 partida jokatu zituen.