MEMORIAREN eta gaur egunarenartean dagoen espazio horretankokatu ditu Iñigo Aranbarrik(Azkoitia, 1963) bere azken liburukoistorioak. “Nik ez dakit moldatzen oraineanatzokorik gabe”, onartzen du, eta horixeizan da, hain zuzen ere, kontakizun hauenabiapuntua. Idazlearen arabera, iraganarekin“zor kitatze bat” izan da liburu hau. Orain artesaiakerak, poema liburuak edota eleberriakondu ditu azkoitiarrak. Azkena 2016an argitaraturikoTxantxon Garrote agertokitik jaitsizen eguna saiakera izan zen. Munduko tokirikederrena lanarekin sekula irakurri ez diogungeneroa landu du: ipuina.

Zure estreinako ipuin liburua da ‘Munduko tokirikederrena’. Nola ekin zenion formatu txikikotestu hauek idazteari?

Istorioak gogoan nituen, sugar-puntua besterikez nuen behar idazten hasteko. Lagun batenetxeko negozioak ?beti-betiko erloju-dendak?ehun urte betetzen zituela-eta, irakurraldi bategin genuen, oso etxe-giroan. Denda hartanehun urtean sartutako albisteak irudikatunituen. Orduan hasi nintzen buruan neukanariitxura ematen. Esan gabe doa, orduko testuhura bildumatik kanpo geratu da.

Eta nolakoa izan da formatu honetan idaztekoesperientzia?

Labur, zehatz, soberakoak kanpo... Buruanneuzkan istorioek horixe behar zuten. Guztienartean, bakarra nuen arnasa luzeagoanere kontatzekoa, baina laburrean errenditubehar izan nuen hura ere. Hamar ipuin guztira,aski kontatu nahi nuena errepikapenikgabe kontatzeko. Edo bestela esanda, OteizakArantzazun bezala, gehiago sartzen ez zitzaizkidalako.

Bizirik dagoen iraganean kokatu dituzu istorioak‘atzo’ izenpean. Desagertzen ari den mundubaten isla direla esan daiteke. Nola egin duzunostalgian ez erortzeko?

Kontu ideologikoa da, azken batean. Ez ginatekeondo ibiliko atzean utzi dugun hori idealizatukobagenu. Ondo dakigu nolakoa izanden atzo hori, samurretik izan duena latzetikizan du, eta alderantziz. Irakurle moduan, susmoadut alderdi bi horiexek eskatzen dizkiodalaneuk ere literaturari une honetan.

Nostalgiarik gabeko istorioak dira, beraz. Halere,askotan, atzera begira dagoen jendarte bateanbizi garela dirudi: “Iragana edertu eta gure miseriakahaztu ditugu”, diozu liburuan. Hau ez alda sistema oso baten porrot etengabea?

Hain zuzen ere, ez al da hori ezinbestean eginbeharreko ariketa? Atzera begiratzen dugulakodakigu ez garela hutsetik sortuak, produktuhistoriko garela, aurrez beste batzuk zapaldutakolurraren gainean jartzen dugula oina egunero,ez garela aurrenekoak bizitzen ari garenabizitzen. Bizi izandako hura edertuta gogoratzea,berriz, nolabaiteko autodefentsa modubat dela uste dut. Agian gogorregia litzatekeerrealitatea bestela.

Honen harira, bada Euskal Herrian ‘atzo’ horretansortu zen musika talde bat, hamasei urteisilik egon eta gero, orain gutxi bere itzulera iragarriduena: La Polla Records. Haren kantuenhitzak iragan hurbil horren isla dira edo akaso orain ere gaurkotasun handiko letrak direla esan daiteke. Zer iruditzen zaizu bat-bateko horrelakoiraganeko “berpizte” bat?

Berpizteko hil egin behar da. Eta inpresioadaukat, gazteei entzunda-eta, La Pollaren kantuak,hain justu, urte hauetan guztietan agortuez diren testuak direla, gaurkotasun handiaizaten segitzen dutela. Entzule gazteek identifikatzensegitzen dute Evaristok aiztoak legezjaurtitako hitzekin. Eta horrek ematen du zerpentsatua: nola liteke seme-alabek gurasoenmusika talde berak entzutea? Erantzuneandago, hain zuzen, atzotik gaur arteko jendartearenerradiografia.

“Ez Damianek eta ez honen oinordekoek ez ziotenpezetarik ordaindu Gizarte Segurantzari.Ugazabakeriak nagusikeriak bihurtu dira orain”. Oinarrian badira hainbat elementu inoiz aldatukoez direnak, sistema mantentzea ahalbidetzendutenak. Horren salaketa bat al dago?

Salaketarako izango da literatura baino bidehoberik. Baina gurera etorriz, larderiarenabehin eta berriz agertzen zaidan arloetako batda, ez hori dudalako asmoa, baizik eta pertsonenarteko harremanetan beti agertzen delakoezpal hori, nahi ez badugu ere. Nagusikeria,harreman bertikalak, boterearen erakustaldiamaila pribatueneraino sartua. Salatu ez,aztarka egin nahi izan dut. Lan munduak jokoaematen du literaturan, eta nolakoa gainera.Irakurleak jakingo du nola interpretatu.

Sistema honen helburua eta ondorioa ere badagizontasuna sortzea eta honen ideia hedatzea. Liburuan ere oso presente dagoen gaia da, ezta?

Gizontasuna baino, maskulinitate eredu batdela esango nuke, arian-arian fosilizatu nahiizan dena. Gizon izateko era bat. Eta hor primerakomateriala dagoela deritzot, ez bakarriknabarmenena agerian uzteko, ezpada gutxiaipatzen diren beste ertz batzuk aztertzeko ere.

Konparazio batera, afektibitatearena, ezinena... Errazkeriatik ihesi, estereotipo hutsetatikharago joaten dago erronka.

“Seietako sirenak jo eta tabernak betetzen zituztenlanaren soldaduek”. Bizi garen sistema honenisla garbia, beste behin ere. Gaur egun, tabernakbete ordez, hiriko garraiobideak betetzendituzte langileek. Formak aldatu dira, baina oinarriakbere horretan jarraitzen du.

Non bizi den norbera. Garraiobideak hirietan,baina norberaren autoak herrietan, zuzeneanetxean sartzeko. Lanaren inguruko harremanakasko aldatu dira garai hartatik. Herrieinolabaiteko bizitasuna ematen zion sozializaziomodu hori desagertu egin da, hori garbidago. Eta ebidentzia bat: mailaz igo ahalaherrietako alde zaharrak utzi eta aldirietanbizileku hobeetara joan direnek hutsik utzitakoetxeetan, begira zein sartzen diren. Oinarrian,zuk diozun bezala, betiko eskema, bainakonplexuagoa bere sinplean. Eta salaketainplizitoa duena.

Istorioak horrela jarraitzen du: “Ostiralerobuzoa paper latzean bilduta galtzarbean, amak,emazteak, alabak garbituta astelehenerakoprest egon zedin”. Zaintza lanak ere betikoenesku daude oraindik ere.

Bai, betikoen esku. Liburuan ere neska geratuda herrian amaren arduraz, eta ezin arrazoiaeman kanpoan itxuraz hobeto bizi dennebari. Ez hark arrazoirik ez duelako, baiziketa botere harremanak etxeraino, mailarikintimoraino sartzen zaizkigulako.

Geografiak ere pisu handia du liburuan. Diozunez,garai batean erlijioak betetzen zuen paperabetetzen du orain geografiak, eta hortik datorliburuari jarri diozun izenburua.

Geografiak berak ez, absurdoraino apaindudugun txokokeriak. Diogunean, “hemen bainohobeto, non?”, zer dago hor autosatisfazioarenkultura baino? Esaten ari gara: “mundukotokirik ederrenean bizi gara, utikankanpoa”. Esaten ari gara: “ez ditzagun gauzakgehiegi nahastu, sinets dezagun gezur hau,ondo baitakigu ez dela egia, baina auskalo bestelazer datorren”. Beldurra da, azken beltzean.Garai batean erlijioak betetzen zuen mekanismoberbera. Eta ez dago harro handiagorikbere buruaren beldur dena baino.

Liburuaren materialarekin memoria lan bat egitekoarriskua dagoela diozu, baita biografiapolit batzuk edo antropologiarako tratatu batere. Zure hautua, hala ere, fikzioa egitea izanda.

Iradokitakoaren bidetik identifikazioa lortzea,irakurlearen baitan barne-erreka bat sortzea,paralelismoek-eta aktibatuta, sentimenduaketa bizikizunak arrastaka daramatzan emaribizi bat eragin nahi izan dut jendearengan.

Hala, irakurleak esaten didanean “gureherrian ipuin horretako gizon horrek besteizen bat zuen, baina bera da”, heldu beharnuen tokira heldu naizen sentipena nagusitzenda. Geografia konkretu batean kokatuditut ipuinak, komunitate berekoak direlako,baina pertsonaiak, harreman motak, pultsioak...unibertsalak dira. Edo hala izan daitezenahalegindu naiz, behintzat.

Zure ustez, literaturan kontatzen dena bezaininportantea da nola kontatzen den. Azken urtehauetan idazkera bat sortu duzu, zeurea. Nolalortu duzu?

Estiloaz ari bazara, ez zait besterik bururatzenekitea, ekitea eta ekitea baino, norbereburuarekin gustura geratu arte. Hitz egokiekinasmatu, soberakoak kendu, estutu...

idazten duzun horrek buruarekin bat egitenduen puntu hori jo arte. Dena den, uste dutez dudala erabat lortu oraindik. Eskertzendizut, halere.

Hilabete batzuk dira liburua argitaratu zenuenetik.Zer moduzko harrera izaten dabil?

Irakurleei esker, poz txiki asko eman dizkithilabete hauetan liburu honek.