Síguenos en redes sociales:

44 herrialdetako 156 film proiektatuko dira Zinebin

Jaialdiak Ohorezko Mikeldi bana emango die Pablo Berger zinemagileari eta Esther García ekoizleari

44 herrialdetako 156 film proiektatuko dira ZinebinB. U.

Azaroaren 21etik 28ra bitartean ospatuko da Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jazioarteko jaialdiaren 67. edizioa, Arriaga Antzokian egingo den inaugurazio-galarekin, aurreko urteetan bezala. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Zinebi 67ren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Ana López Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.

Guztira, 44 herrialdetako 156 film programatu dira, eta horietatik 132 film laburrak dira (gehienez 30 minutuko iraupena dutenak), 6 metraje ertainekoak (30 eta 60 minutu bitartekoak) eta 18 film luzeak (60 minutu baino gehiago irauten dutenak). 156 filmetatik, 78etan zuzendariak emakumeak dira eta 101etan berriz, gizonak. Aurkeztutako 72 film Estatuan estreinatzen dira. Gainera, 41 film euskal ekoizpenekoak dira: 33 film labur, 6 film ertain eta 2 luzemetraiak.

Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak bi ataletan banatzen dira: Sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk.

Lehenengo atalean Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa sartzen da. Bigarrenean, Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama atala, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen lehiarik gabeko erakusketa; Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi saila, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatua eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktore, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzendua; baita beste saio berezi batzuk ere.