Patri Urkizu euskal idazle, ikertzaile eta irakasle lezoarra 78 urterekin hil egin da asteazken honetan gaixotasun baten ondorioz. Filologia Erromanikoa ikasi zuen Salamancan eta Euskal Filologiako doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.
1989an Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta kargu horretan egon zen 1997 arte. Gainera, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen ere.
Hainbat unibertsitateetan izan da irakasle, hala nola, UTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madrideko UNED-n euskara eta euskal literatura munduratzearen hedapenean paper garrantzitsu bat izanik.