Datorren asteazkenean, otsailaren 28an, Arriaga Antzokiak Bihar arte soilik izeneko obraren estrenoa jasoko du, Erre Produkzioak konpainiaren eskutik. Hurrengo egunean, ostegunean, Sólo hasta mañana gaztelaniazko bertsioa antzeztuko dute.

Sólo hasta mañana David Caíñak idatzi eta Gorka Mínguezek zuzendutako obra bat da. Duela hiru urte ere elkarrekin lan egin zuen bikote sortzaile horrek Fake izeneko beste obra batean, zeina Arriagan estreinatu baitzen ere, 2021ean. Orain, Sólo hasta mañana proiektu berri honi ekingo diote, eta Kepa Errasti izan dute Bihar arte soilik obraren euskarazko egokitzapenaren arduradun.

Bi mutil eta bi neska dira antzezlan honetako protagonistak, lau antzezle gazte, zeinak pixkanaka-pixkanaka aztarna eta errekonozimendu handiagoa lortzen ari baitira, bai antzerkian, bai ikus-entzunezkoen arloan. Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira. Laurek agertokian antzezten duten obran, maitasunak forma desberdinak hartzen ditu, maitasuna sentitzen duen pertsonaren arabera. Pertsonaien gabeziak, egiak eta segurtasun eza izango dira ardatz nagusiak. Istorio honek, aurrean ikusten eta entzuten ari denarekin identifikatuta sentitzera eraman dezake ikuslea. Galderek hartuko dute indarra eta erantzunak desagertu egingo dira, ikusle bakoitzaren esperientziari utziz erantzuteko aukera. Barrea eta negarra daude, baita musika eta isiltasunak ere, oso ozen hitz egiten duten horietakoak. Kanpora eta barrura doazen bidaiak ere izango dira. Baina, batez ere, bizitza bihar arte soilik izango balitz bezala bizitzeko irrikan dauden pertsonaiak daude.

Sinopsia

Aitziberrek lau pertsonarentzako bidaia irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Hauek dira gonbidapenak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bihar arte soilik ikuspegi komiko batetik baina angelu emozionala ahaztu Gabe, harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruz aritzen da. Gurea betirakoa da edo bihar arte soilik?