Borda: “Mugak, aldizka, errotzen eta exiliatzen gaitu”
Euskaltzaindiak 2022ko azaroaren 26an izendatu zuen euskaltzain oso Itxaro Borda idazle baxenabartarra. Atzo, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, Sarrera-hitzaldia irakurri zuen jendaurrean. Maddi Oihenart abeslariak eta Juantxo Zeberio musikariak girotu zuten atarikoa, eta ondoren hasi zen ekitaldi instituzionala. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak ongietorria egin zieten bertaratutakoei eta, jarraian, Itxaro Bordak Sarrera-hitzaldia irakurri zuen.
Mugaren konzeptuaz, euskararekin duen harremanaz edota euskal idazle gisa izan dituen zenbait bizipenez aritu zitzaien bertaratutakoei, tarteka berak idatzitako poema-sortak irakurri zituela. Hasieran, berari egokitu zaion 4. aulkian eseri diren euskaltzainak izan zituen gogoan: Videgain, Campion, Guerra, Etxaide, Lartzabal, Peillen... Eta bere hitzaldiaren titulua ere euskaltzain baten idazlan bati eginiko keinua dela esan zuen, hain zuzen, Piarres Lartzabalen Mugari tiro antzezlanari. Berak ere muga franko gurutzatu ditu bere bizitzan zehar, “batzuetan itzulerarik gabe”. Aitortu zuen espazio horretan oreka galtzear kausitu dela sarritan, “oreka galdua zutenekin egunerokon ahaleginetan”. Eta halakoak ondorioztatu zituen: “Mugak, aldizka, errotzen eta exiliatzen gaitu... Muga, batzuen ametsa da eta besteen amesgaiztoa”.
Temas
Más en Cultura
-
Mikel Izal actuará en Bilbao con su gira 'El miedo y el paraíso'
-
Nuria Rial y Rubén Fdez. Aguirre cierran el ciclo Lied Arriagan con un repertorio francés
-
Los jóvenes nacidos en 2007 pueden solicitar desde hoy el Bono Cultural Joven 2025
-
Santiago Díaz, escritor: “Jotadé es un espejo incómodo pero necesario”