Bilbao BBK Live erreferente bat da jasangarritasunaren arloan, Erronka Garbia zigiluak ziurtatuz, eta, duela gutxi, jaialdiaren sustatzailea BCorp komunitatean sartu da. Komunitate horrek aintzatetsi egiten ditu gizarte- eta ingurumen-arloan estandar altuak betetzeagatik, gardentasunagatik eta enpresa-erantzukizunagatik ekonomia inklusibo, ekitatibo eta birsortzailerako mugimendu global baten buru diren enpresak.

Horrela, Bilbao BBK Live Jaialdiak edizio bakoitzean hobetuz, helburua da ingurumen-inpaktua murriztea eta eragin positiboa biderkatzea arlo sozialean, kulturalean eta ekonomikoan. Bilbao BBK Liven garapen iraunkorraz hitz egiten da, iraunkorra izatea ez baita berez helburu bat, baizik eta etengabeko lan bat, ezberdintasuna markatzeko eta munduan benetako aldaketa bat lortzeko jaialdia osatzen duten pertsonen bitartez (partnerrak, publikoa, bezeroak, artistak, hornitzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak, gizarte zibila, erakunde akademikoak, sektore pribatua, eta abar). Ildo horretan, honako neurri hauek jarri ditu abian, berrikuntza, sormena, horizontaltasuna, baterako sorkuntza, inklusioa eta parekidetasuna oinarri hartuta.

Gizarte- eta ingurumen-eraldaketarekin konprometitutako jaialdia

  • 2030 Agendarekin eta 17 GIHekin lerrokatzea
  • Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria zigilua mantentzea
  • Jaialdiaren sustatzailea, Last Tour, BCorp da 2023ko martxotik

Jaialdi osasungarria

  • Mugikortasun iraunkorra sustatzea, Kobetamendira oinez igoz eta garraio publiko eta partekatuan oinarritutako logistikaren bidez.
  • Sukaldaritza eskaintza osasungarria (begetarianoa, beganoa eta gluten gabea) eta Km0

Jaialdi ekintzailea

  • Neurri handiko instalazio artistikoa, Bordalo II nazioarteko aktibista eta artistak sortua, erabili eta botatzeko materialen bidezko ingurumenaren kontzientziazioaren aldeko manifestu unibertsal gisa

Jaialdi berdea

  • Hondakinen kudeaketa hobetzea, edukiontziak jartzeko plan bat ezarrita
  • eta hondakinen bereizketa selektiboa Bilboko Udalarekin koordinatuta
  • Ur edangarri gehiago eskaintzea kimikarik gabeko sare batera konektatutako iturri eta zerbitzuetan.
  • Komunak saneamendu-sarera konektatzeko egokitzapen-lanak, bainu kimikoak kentzeko
  • Plastikoa murriztea produkziotik eta merchandisingetik
  • Seinaleen eta elementu eszenografikoen % 90 baino gehiago berrerabiltzea
  • Ontzi berrerabilgarriaren ezarpena sendotzea eta hobetzea
  • Erosketa berdearen politika ezartzea
  • Ikuspegi zirkularra: jaialdiaren perimetroaren % 25eko landare-forramendua, ondoren konpostajea egiteko, Balmasedako baso erreak berreskuratzeko, eta Errekaldeko El Fango) futbol-zelaiko 10.000 m2-ko soropil artifiziala berrerabiltzeko.

Dibulgazio-jaialdia

  • Ingurumen-jasangarritasunaren arloko sentsibilizazioa, jaialdiko komunikazio-kanalen bidez

Jaialdi laguntzailea

  • Bizkaiko Elikagaien Bankuari elikagai-soberakinak ematea
  • Enkarterriko Balmaseda mendiko 2021eko sutearen ondorioak arintzeko sarrera bakoitzeko 3€ dohaintzan ematea

Jaialdi inklusibo eta anitza

  • Anitzak elkarteari laguntzea, LGTBIQ+ kolektibo osoaren berdintasunerako
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KoopSF34 erakundeekin lankidetza, biztanleria migratzailea sentsibilizatzeko eta laguntzeko
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Down Sindromea Fundazioari laguntza ematea bere prestakuntza-programen praktikak egiteko jaialdian.

Jaialdi segurua eta berdintasunezkoa

  • 'Ez beti da ez' kanpainarekin lerrokatzea, Bilboko Udalaren eraso sexisten aurkako kanpaina
  • Maite-Jokoa programa, aisiatik eta sexu-hezkuntzatik harreman osasuntsuak sustatzen dituena.

Eraso sexistarik gabeko jaialdia

2017az geroztik, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2023. urte honetako mezua ‘No es no… Ez beti da ez’ da eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.

Aurtengo edizioan, mezua indartzeko, Somos Peculiares proposamenetik batera, EZ da EZ kanpaina indartuko dugu hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren ikuspegitik begiratuta. Aisialdia eta sexu-hezkuntza abiapuntu hartuta, harreman osasungarriak sustatzeko jarduera izango da: Punto More berezi bat sortuko dugu.