'Bizitza baten zirriborroa' da Ziraun taldearen lehen singlearen izenburua. Gernikako bost gaztek proiektu ilusionagarri bati bizia eman diote, dagoeneko lantzen ari diren lehen diskoari forma emango dion lehen abestiarekin. Kantu honekin eman dute lehen pausoa: talde bat sortzea. Abenduan grabatu zuten abestia eta aukera hori aprobetxatuz, erabaki zuten jendeari erakustea. Elkarrekin musika mundu honetan jarraitzearen konpromisoa hartu dute bost gazte bizkaitar hauek. Proiektu gaztea da eta baita gogotsu dagoena. Nerea Rute taldeko abeslaria da; Ibon Bilbao, Asier Morales gitarristek, Mikel Condek baxu jotzailea eta Pello Arriolak bateria.

Dagoeneko kaleratuko dute abestiaren bideoklipa. Hala ere, esan dutenez, beste kantu batzuk sortze prozesuan daude Ziraun taldekoek.