Museoan. Iñaki Segurola etorriko ez litzatekeen ekitaldia (bera gogoan egingo duguna) deituriko oroimen ekitaldia egin zuten atzo, Durangoko Museoan. Joan den apirilean hil zen Segurola (Azpeitia, 1962), baina bere itzala hor jarraitzen du. Literaturaren eta kulturaren arloko hainbat kidek parte hartu zuten egindako omenaldian, eta haren literatur ibilbideaz aritu ziren hizketan. Segurola idazlearen lanetatik abiatuta, bere literatur ibilbidearen irakurketa eta hausnarketa egin zuten.