Datorren larunbatean, otsailak 26, El Pobal burdinolak MusEkintza jaialdiaren lehenengo jasoko du. Bi saio eskainiko dira: lehenengoa 13.00etan, eta bigarrena 16.30ean. Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen jaialdi honek poesia, musika eta dantza batuko ditu.

El Pobal burdinolak bisita gidatua hartuko du musikaren eta dantzaren bidez, Oreka TX taldearen eskutik, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariekin eta Iñigo Egiarekin (perkusioa). Zurak, urak, harriak eta burdinak eskaintzen dituzten erritmo eta harmoniekin jolastuko dira musikariak, eta horri Janire Etxaberen aire-dantzaren irudi ikusgarriak gehituko zaizkio, ikusizko eta espazioko kontrapuntu gisa.

Museo honetara hurbiltzen diren pertsonek Burdinolaren interpretazioa egin ahal izango dute musikaren eta dantzaren bidez, naturak eta inguruak proposatzen dituen elementu organikoetatik abiatuta.

Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Balmasedako la Encartada Fabrika Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

Bizkaiko foru-museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak izango dira. Espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio dekoratibo espezifikoa prestatu da, ikusleen esperientzia indartzeko. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea sortuko da, aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.

Irailaren 24an hasi zen MusEkintza jaialdia eta ordutik hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egiten ari dira, baita ekainaren 11n eta 24an ere.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia honako esteka honetan kontsulta daiteke.