"Bilbao. Avatares de la historia", María Jesús Cavaren azken liburua, Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuta izango da datorren asteartean. Zehazki, aukezpena Areno Nagusian hasiko da 19:00etan eta Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Gonzalo Olabarria, ere parte hartuko du.

“Bilbao. Avatares de la historia” liburuak, #BilbaoAurrera Planaren bidez, Bilboko eta Bizkaiko historiaren hainbat eduki ezagutarazten ditu, topiko banakoak saihestuz. Helburua irakurleak ahaztutako, oso ezagunak ez diren edo zehaztugabeak diren gaietara hurbiltzea da. Bost ataletan egituratuta dago: hiria, pertsonaiak, eszenatokia, eguneroko bizitza, artea eta musika.

Autoreak urteetan zehar Bilboko udal-egunkariarekin lankidetzan egin duen dibulgazio-lanak ekarpen interesgarriak pilatzen ditu puntualki, eta ikerketa-lan egiaztatu batek abalatzen ditu, irakurlearengandik hurbil jarriz, banakako eta taldeko ekintza garrantzitsuak balioesteko. Lan honek Bilboko hiribilduari buruzko historiografia osatzen du eta Bizkaiko hiriburuaren irudia azpimarratzen du tradizioaren balioak nabarmentzen dituen kontakizun baten bidez. Memoria historikoa errespetatzen laguntzen du, iturburu erabiltzen eta hainbat prozesu deskribatzen baititu.

Ikuspegi atsegina ematen du Bilbo postmodernoko herritar guztien artean ibilbidea -oraindik- markatzen duten gaiei buruz, beren Historiako ohitura, erritu eta sinboloen arabera. Azken batean, gai horiek etorkizuneko belaunaldientzat ezagutzea funtsezkoa da.

María Jesús Cava, Bilbon jaioa, Historia Moderno eta Garaikideko doktoregoa, Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna, unibertsitate horretako Historia eta Giza Zientzien saileko zuzendaria izan da. 2009an izendatu zuten “Bilboko Ospetsu”, eta historiari buruzko lan ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, monografietan, talde-lanetan eta prentsan.