Datorren astelehenean, abenduaren 20a, Bilboko Udal Txistulari Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du, bi abesbatzak lagunduta. Hain zuzen ere, boskotearekin batera, Miren Bernaolak zuzentzen duen Bilboko Udal Musika Eskolako «ahotsak» eta Fernando Latorrek zuzentzen duen «LUX Kodex Taldea» izango dira.

Normalean, berpizkunde garaian egiten zen musikan oinarritzen dira beraien emanaldiak, baina oraingo honetan, Gorka Aginaga pianistak lagunduta, Europako Errenazimentu garaiko obrak interpretatuko dira, hala nola Juan de Anchietaren "Con amores, la mi madre" eta "Din di rin din", Josquin Desprezen "El grillo", Pierre Passerauren "Il est bel et bon" eta Thomas Morleyren "Now is the month of maying"; eta gabon garaiko obra ezagunak ere interpretatuko dira, "Aurtxoa seaskan", "Mariaren semea", "Jubilate Deo", "Elurra teilatuan", "Din, Dan, Don" eta "Olentzero", besteak beste.

Hitzordua datorren astelehenean izango da, abenduaren 20an, Euskalduna Jauregiko 0B aretoan. Kontzerturako sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan eros daitezke. 2 euroko prezioa dute, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 euro), publiko orokorrarentzat.

Bi egun beranduago, abenduaren 22an, asteazkena, txistulari taldeak agur esango dio 2021ari, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainiko duen Gabonetako kontzertu berezian ("Gabonak gertu") parte hartuz, Bilbao Musikako haur eta gazte abesbatzekin eta Gorka Hermosa Urretxuko akordeoi-jolearekin batera. Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduta, publikoak Gorka Hermosaren 'Neotango', Gregory Fritzeren 'Euskal dantzak-en Botxoa', Oscar Navarroren 'Sueños de Sal', 'Eperra' kanta herrikoia Iñaki Urkizuren moldaketekin eta Toshio Mashimaren 'Dream in the Silent Night' abestiez gozatzeko aukera izango da.

2022ko lehenengo musika hitzordua urtarrilaren 17an izango da, "Lurra terra" izeneko emanaldiaren. Oraingo honetan, Bandak Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa) izango du lagun, musika tradizional, etniko edo folkaren soinuak doinu bizi eta gaurkotuekin nahastuz.