Martxan da jada DSS WekINN Donostiako Berrikuntzaren astea. Gaur goizean, urriak 18, hasi eta hilaren 22ra arte ikusgai egongo den 'Quimeras del ayer' izeneko erakusketak hasiera eman dio ekitaldiaren zortzigarren edizioari.

Alderdi Ederreko terrazan kokatuta, historia eta zientzia batzen dituen erakusketak oinarrizko ikerketaren, sormenaren, pentsamendu kritikoaren eta iraunkortasunaren garrantzia aldarrikatzen du.

Erakusketaren ibilbide historikoa:

  • 1486an hasten da Leonardo da Vinciren makina hegalariarekin,
  • 1718an Mary Wortley Montagurekin, txertaketaren aitzindariarekin,
  • 1828an Ányos Jedlikekin eta lehen auto elektrikoarekin,
  • 1843an Ada Lovelacerekin eta lehen programa informatikoarekin,
  • 1902an Niko Teslarekin eta bere mundu mailako komunikazio-sistemarekin,
  • 1928 Alexander Flemingekin eta penizilinaren aurkikuntzarekin,
  • 1941 Hedy Lamarr eta komunikazio sekretuarekin,
  • 1947 Maria Telkesekin eta eguzki energiarekin,
  • 1949 Angela Ruiz Roblesekin eta lehen liburu elektronikoarekin,
  • 1951ra arte Harry Cooverrekin eta Superglue itsasgarriaren aurkikuntzarekin.

Erakusketa urriaren 18tik 22ra dago zabalik, Berrikuntzaren Astearen barruan, eta euskarazko eta gaztelaniazko ikuspegi gidatuak eskaintzen ditu:

  • Larunbata 16/10 11:00etatik 13:00etara/ 17:00-19:00
  • Igandea 17/10: 11:00etatik 13: 00etara
  • Astelehenetik ostiralera, 10/18tik 10/22ra, 10:30-13:30/16:30-19:30

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak erakusketaren inaugurazioan adierazi duenez, "historia eta zientzia uztartzen ditu, eta, batez ere, oinarrizko ikerketaren, sormenaren, pentsamendu kritikoaren eta iraunkortasunaren garrantzia azpimarratzen du. Era berean, berrikuntzara daramaten bide eredu edo planteamendu desberdinei buruzko hausnarketa sustatu nahi du, eta askotan ustekabekoak. Izan ere, askotan atzera begiratu behar izaten da aurrera egiteko"