Gau Zuria Bilbora itzuliko da asteburu honetan 25 artezko instalazioarekin hiriaren zehar. Zehazki, urriaren 8tik aurrera hasiko da baina berritasun moduan, artelan batzuk egunez ere ikusi ahal izango dira.Bilboko Udalak jakinarazi duenez, #BilbaoUdazkena2021 kultur ekimenaren barruan dago eta edizio honetan ere tokiko kultur sektorearen alde egingo da.

COVID-19aren pandemiak sortutako osasun-egoeraren ondorioz, Udalaren kultura arloko lantaldeak egokitu egin du Gau Zuria, ekainean egin ohi dena uria sortu zeneko urteurrena oroituz. Aurtengo ospakizunean, segurtasun neurriak betearaziko dira, hala nola jende kopuruen mugak, jendeak aukera izan dezan kulturaz eta arteaz gozatzeko urian zehar aire zabalean paseatuz dabilen bitartean edo eraikinen barrualdera modu ordenatuan sartuz.

Gau Zuriaren aldi berezi honetan, tokikotasun nabarmen horri eusten zaio, hala nola egin baita Udalaren kultur programazio guztian osasun krisia hasi zenetik, nahiz eta nazioarteko zenbait proiektu berri ere hasi garen ekartzen. "Gau Zuria erakusleiho bat da, tokiko, estatuko eta nazioarteko artistek beren artelanak erakusteko, edozein dela ere arloa, musika, arkitektura iragankorra, dantza nahiz bideo-artea", adierazi du Udalaren Kultura Sailak.

Bizkaiko hiriburuko kaleetan, plazetan eta eraikin ospetsuenetako fatxadetan, hala nola Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Enkarnazio eliza, Azkuna Zentroa, Artelan Berreginen Museoa, Itsasadarra, Kasilda Iturrizar andrearen parkea, Deustuko zubia edo Abandoibarreko pasealekua, besteak beste, 25 arte-instalazio izango dira, argiztapenean, diseinuan, arte plastikoan eta bideo-sorkuntzan adituak diren pertsonenak.

Bilboko Udaletxea bera proiekzio-pantaila handi bat bihurtuko da, eta udaletxeko hormetan poza eta itxaropena opatzeko mezuak irakurri ahal izango dira, bilbotarrentzat idatziak, pandemian zehar urian non edo non entzun ahal izan den animo! uluarekin batera. #BilbaoAurrera.

Arte-jarduerak gauez gozatu ahal izango dira, baina berritasun moduan, aurtengo aldian, artelanetako batzuk egunez ere ikusi eta ezagutu ahal izango dira, hala nola "Eggs", Bizikidetasun plazan kokatua, "Hutsa Ontziratzen", Azkuna Zentroan, edo "Barraskiloen inbasioa", Arriaga Antzokian.