Ostiral honetan Jon Mikel Eubak bere azken liburua,“Vulnerario”, aurkeztuko du Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldian artistak bere liburuaren zati batzuk irakurriko ditu.

Ezinegonetik jaiotako liburua da “Vulnerario”, non egileak errealitatearen eta bere mugen aurka talka egitean gertakari artistikoari buruzko hausnarketa zabaltzen duen. Horrela bizitzaren eta artearen ekintza eta paralisiaren teoria garatzen du.

Liburu honek kontrastatzailek deitzen dituenekin etengabeko trukean oinarritutako sorkuntza metodo pertsonala azaleratzen du ere, mugitzen den testuinguru artistikoaren isla. “Vulnerario”-k honako hauek biltzen ditu: idazketa berari buruzko oharrak, apunte autobiografikoak, elkarrizketak eta kasuak (horien atzean besteak eta bere burua ezkutatzen ditu), irakurketak eta erreferentziak (Ferlosio, Roussear, Tsvietaieva, Barthes, Nataliza Ginzburg, Foucault, Oteiza, Hitchcock, Godard, Murnau, Pasolini), lan-metodologiak, gertakizun artistiko eta testu kritikoen (eta autokritikoen) prozesu teknikoak.

Jon Mikel Euba pintura eta ikus-entzunezko artetan trebatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretado Fakultatean, baita Txomin Badiola eta Angel Badosekin hainbat tailerretan. Berlin, Istanbul eta Amsterdamen hainbat egonaldi egin ondoren Bilbon kokatu zen behin betiko. Bideoak, instalazioak eta marrazkiak erabiliz eta zinema eta underground komikiarekiko erreferentzia argiekin, laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik indarkeriaren inguruko hausnarketa gisa eraikitzen du bere lana. Bere ekoizpena ekintza artean kokatzen da eta gorputza praktika artistikoaren erdigunean jartzen du. Nolabaiteko hermetismoz horniturik daude bere obrak, eta hauek ikusleari rol aktiboa esleitzen diote ikus-kontakizunaren eriakuntzan, eszena kezkagarriak edo itxuraz zentzurik gabeko gertakariak aurkeztuz, egunerokotasunaren testuingurua suspense elemento bihurtzen dutenak.