Hurrengo larunbatean Elorriok hartzen du Osa+Mujikaren Kenophobia koreografia, Dantzaren XVII. Zirkuituaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bitartez antolatuta dago. “Festa amaitu da. Denek alde egin dute, dena hutsik dago. Beldurra sentitzen hasia naiz”, honetako gaiak jorratzen du antzelan honek.

Fobien arloan, kanpoko egoerekiko beldurra sortarazten dutenak daude; hauen aurrean ezin da inongo kontrolik eduki. Hori da kenofobiaren kasua, espazio hutsekiko beldurra. Kenofobia duten pertsonentzako, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun guztiz kontrolaezina sentitzen dute, bai espazio hutsetan daudenean, baita haietan pentsatzen dutenean ere. Sintoma emozionalen artean haserrea, beldurra, tristezia edo erruaren sentimendua daude. Espazio irekia hutsunearekin eta bakardadearekin lotzen dute; fobia honek bakardadearekiko beldurrarekin erlazio zuzena du.

50 minutuko lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade honetatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da. Dantzari bakoitzaren ahulezia eta beldur hauek erabiliko ditugu, amaieran ikusleari mezu positibo bat helarazteko heburuarekin.

OSA+MUJIKA

OSA+MUJIKA, Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: alde batetik dantza, eta bestetik jantzigintza eta eszenogra a. Jaiotz dantzari eta koreografoa da, Xabierrek berriz, jantziak eta espazio eszenikoak diseinatzen ditu. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da; burua dituzten irudiak sortzea, hauei forma eta zentzua ematea eta mugimenduaren bidez nahiz formatu audiobisualetan garatzea. OSA+MUJIKA dantzan eta ikusentzunezko artean dituzten interesak asetzeko sortu da.