Adin eta gustu guztietarako kalitatezko programazio zabala eskainiko du Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok uda honetan. Bisitariek erakusketak, musika, instalazioak, eta abarrez gozatu ahal izango dute.

Zentroko erakusketa nagusiak Ana Laura Aláez du protagonista, panorama garaikideko artista nabarmenetarikoa. "Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik", Bea Espejok komisariatuta, jaioterrian aurkeztutako tamaina handiko lehenengo erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azkenengo lan batzuk aurkezten dira, hasierako lan batzuekin elkarrizketan. Euskal Herriko 80ko hamarkadako testuinguruan prestakuntza jaso ondoren, irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase-, genero- eta leku-izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena - eguneroko elementuak eta elementu eskultorikoak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez-.

Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekaineko lehenengo astea ospatu zen, eta hainbat proiektu daude oraindik ikusgai Zentroko espazioetan. Atrioan, Elssie Ansareo artistak Lantegiko leihoak eraikuntza narratiboan bihurtu ditu. Koloretako 21 argazki gisa aurkezten da erakusketa, biniloan inprimatuta eta leihoetan itsatsita; gorputz zatiak erakusten dituztenak, eskuetan, ahoetan eta keinuetan zifratuta, video batez lagunduta. "BIO-INT-DÍA" proposamen sentsorial eta hunkigarria da lehen begiratuan, kolorez eta fantasiaz betea.

Terrazan "Baso bidaiariak / Bosques viajeros" bisitatu daiteke, José Ramón Ais artistak publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa. Haur eta familiei zuzendutako programa berezia eskainiko du erakusketak.

Zuhaitz-lerrokatzea Azkuna Zentroko mendebaldeko fatxadan instalatuta dagoen biotopoarekin konektatuta dago. "BroadWindow", Lantegia-ko leiho zirkularretako bat zeharkatzen duen egitura metalikoa, Diego Sologuren eta Sébastien Tripod arkitektu eta artisten lana da. Instalazioak arkitekturaren eta ingurunearen arteko mendetasun ekologikoa birsortu nahi du, ekosistema esperimental bat eratuz. Galeria Mediatekan "Resina, brea y glicerina" (Erretxina, brea eta glizerina) dago ikusgai, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren esparruan Miriam Isasi artistak garatutako proiektua. Landareen erabilera sendatzailea eta haien sistema immunologikoak dira proiektuaren abiaburua, eta konifero-basoetan hasita, erretxina izango da proiektuaren ildo nagusia. Haur eta familientzako bisita espezifikoak egongo dira proiektuaren esparruan.

BISITA KOMENTATUAK

Zentroak publiko desberdinetarako eta talde murriztuetarako bisita komentatuak prestatu ditu. Horrela, bisitariek parte-hartze aktiboa izateko aukera izango dute.

Alde batetik, zentroan zehar bisita komentatua egongo da. Bisita honek proiektuaren istorioa ezagutzea ahalmenduko du: nola sortu zen ideia, zergatik dauden 43 zutabe Atrioan edo zer gertatzen den eraikinaren lurpean. Ibilbideak terraza barne hartzen du, eta bertatik Bilboko begirada ezezaguna eta Bilboko Alhóndiga izan denaren testuingurua eskaintzen du: ardo, olio eta ozpinetakoen 110 urteko biltegia, zeinak Kultur Zentro gisa 10 urte bete dituen.

Ibilbideak uztailaren 6tik irailaren 14ra arte programatuko dira. Bisitak asteartean izango dira, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gazteleraz, eta ordu bateko iraupena izango dute.

Beste bisita mota ere egongo dira, Zentroaren programazioan zehar ibiliko direnak. Uda honetan "Artea eta Naturak, Azkuna Zentroaren programazioan zehar ibilbidea" programa aktibatuko da, hilabete hauetan zehar dagoen kultur aktibitatei hurbiltzea proposatzen duen bisita gidatua. Bisita hauek kulturarekin eta hizkera artistiko berriekin topaketa sustatzen dute, baita taldeko hausnarketa ere. Ordu bateko bidaia proposatzen da: eraikinako historia eta arkitekturatik abiatuta, kultur proiektutik igarotzen eta hilabete hauetan irekita dauden erakusketa eta instalazioetara ailegatuz.

Bisita hauek asteazkenetan antolatzen dira, uztailaren 6tik irailaren 15era arte, 17:30ean euskeraz eta 18:30ean gazteleraz. Aurretiko eskaera egiten bada, ingelesez eta frantsesez egiteko aukera ere badago.

Bestalde, ostegunetan egongo da Ana Laura Aláez artistaren "Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik" erakusketaren bisita komentatua egiteko aukera, 18:00etan eta 19:00etan.

Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek "Deriben Katalogoa" eska dezakete AZ Info-n, Azkuna Zentroko artista kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landu dituen "Deribei" buruz. Pasiera edo nora gabeko ibilaldi indibidual hauek partzialki gidatuta daude. Haien bidez, pentsamendua beste toki batera joaten da, beste era batez hautematen dugu inguratzen gaituena, eta behatzaile gisa sumatzen dugu geure burua. Esperientzia artistiko honek aukera ematen digu gure tokiaz jabetzeko, inguruneko fluxuari dagokionez; beste era bat da Azkuna Zentroko esperientiza bizitzeko.

Uztailaren 4ra arte bisita daiteke Lantegia espazioan Elena Aitzkoa artistaren "Lendia Song" erakusketa, baita Maider López-en "Personaje".

UME ETA FAMILIENTZAKO JARDUERAK

Uztaila eta iraila bitartean hainbat hezkuntza-jarduera egiten dira haurrak eta familiak zentroko zenbait kultura-proposamenekin lotzeko. Bisita/tailerrak dira, Galeria Mediatekan Miriam Isasik duen instalazio artistikoaren eta Terrazan José Ramón Ais artistak diseinatu duen arboretoaren ingurukoak.

  • "Resina, Brea y Glicerina" erakusketaren bisita / tailerra haur eta familientzat. Paisaiaren identitateari lotuta garatzen ari den ikerketa hau aurkezten duen erakusketa honetan, parte-hartzaileek landareen balio sendagarria eta haien sistema immunologikoa ezagutu ahal izango dituzte, baita balio alkimikoa ere, zeina magiarekin, bitxigintzarekin eta erretxinaren erabilerarekin lotutako prozesu industrialekin lotzen gaituen. Garapen-prozesuan, gertutik aztertuko ditugu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko lotura, herri-kultura eta naturatik datozen elementuen erabilera. Osteguna: Uztailak 1, 15 eta 29 / Abuztuak 5 eta 19. Larunbata: Uztailak 10 eta 24 / Abuztuak 14 eta 28 / Irailak 11. 12:00-13:00, Galeria Mediateka, 1. solairua. Izen-ematea: AZ Info edo webgunean. 6-12 urte.
  • "Baso bidaiariak" erakusketaren bisita/tailerra haur eta familientzat. Autore klasikoek beren kontakizunetan diotenez, zuhaitzei esker itsasoak zeharkatu eta lurralde berriak ezagutu genituen, gure etxeak eraiki genituen, jainkoen irudiak zizekatu genituen€Horregatik, tailer honetan zuhaitzek izan duten eta duten garrantzia erakutsiko dugu, baita zurari tradizioz eman zaion erabilera eta gizartean eta kulturan duen balio sinbolikoa ere. Osteguna: Uztailak 8 eta 22 / Abuztuak 12 eta 26. Larunbata: Uztailak 3 eta 17 / Abuztuak 7 eta 21 / Irailak 4 eta 18. 12:00 - 13:00. Terraza. 6-12 urte.
  • "Broadwindow" erakusketaren bisita/tailerra haur eta familientzat. Diego Sologuren eta Sébastien Tripod artisten instalazioa arkitektura eta landare eta animaliekiko baterako existentziaren arteko elkarrizketa da, eta honek krisi ekologikoak eta landare- eta animalia-espezieen desagertze mailakatuak hirian eragindako ondorioei buruz hausnartzerara gonbidatzen gaitu.

Hiria basamortua delako ideia, non intsektuekiko interakzioa ia ez dagoen, abiaburu izanda, azpimarratzen da izaki bizidun hauen garrantzia bizitza jarraitzeko.

Bisitak bi atal ditu: lehenengoan intsektuei eta hauek gure ingurunean duten garrantziari buruz hitz egiten da. Gero intsektu baten bertsio propioa sortuko dute parte-hartzaileek, bertan emandako hainbat materialekin. Behin intsektua landuta, erakusketa espaziora sartuko dira instalazioaren barruko atala ikusteko eta bertan parte hartzeko kokatuko dituzte tailerrean sortutako intsektuak.

Aktibitate hauek ostegunetan eta larunbatetan antolatuko dira, 12.00etatik 13:00etara, Azkuna Zentroko hainbat gunetan. Haurrentzako zuzenduak daude, 6 eta 12 urte artekoak

MUSIKA LOTURAK

Azkuna Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) 'Musika Loturak' saioaren bigarren edizioa antolatu dute, musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez lotzen dituzten hainbat emanaldirekin. Errepertorioaren barruan jaso dira musika klasikoaren estetika eta praktika artistikorik garaikideenak kontrastatzen dituzten lanak, musika esperimentaleko piezak eta musika elektronikoaren zatiak eta inprobisazioak

Kontzertuak Atrioan izango dira abuztuaren 5ean eta irailaren 2an, saio bikoitzan, 18:00etan eta 20:00etan. Sarrera dohainik gonbidapenarekin, AZ Infon jaso daitekena, leku guztiak bete arte.

ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK

Laida Lertxundi, Artista AZ kideak, "8 Topaketak" proiektuarekin jarraitzen du; zortzi tailer eta elkarlaneko filmaketa dituena, emaitza gisa 16mm-ko obra bat emango dutenak. Proiektuak uztailaren 1ean eta 2an jarraituko du. Gesto (Performance) izeneko II. Topaketan Sirah Badiola terapeuta somantikoak, Feldenkrais Metodoaren irakasleak, eta Keira Green ikus-entzunezko artistak hartuko dute parte.

Orixol mendian artistekin filmatu ondoren, uztailaren 15 eta 16an, III. Topaketa egingo da, Perkusioak (partiturak). Alejandro Alonso komisario, idazle eta ikertzailea izango dute gonbidatu, eta Anboton grabatuko dute.

Hiruhilabetea amaitzeko, IV. Topaketako gonbidatua Ren Ebel artista izango da; irailean egingo dena, Esfortzua (Produkzioa) izenburupean.

  • Laida Lertxundi. "8 Topaketak". Uztailak 1 eta 2 / Uztailak 15 eta 16 / Irailak 23 eta 24

BISITA GIDATUEI BURUZKO INFORMAZIO PRAKTIKOA

BISITA GIDATUAK ERAIKINETIK

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko.

Partikularrak

  • Uztailaren 6tik irailaren 14ra: Asteartea, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).
  • Irailaren 21etik aurrera: Asteartea eta asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).

Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.

Taldeka

Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Euskaraz edo gaztelaniaz: 50 € taldeentzat / 25 € elkarte eta ikastetxeentzat
  • Ingelesa edo frantsesa: 75 € taldeentzat / 50 € elkarte eta ikastetxeentzat

BISITA GIDATUAK PROGRAMAZIOTIK

Uztailaren 6tik irailaren 15era Artea eta Naturak programa aktibatuko da, ordubeteko ibilbide gidatua zentroaren proiektu artistikoetatik.

Partikularrak

  • Asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).
  • Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren

Taldeka

Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Euskaraz edo gaztelaniaz: 50 € taldeentzat / 25 € elkarte eta ikastetxeentzat
  • Ingelesa edo frantsesa: 75 € taldeentzat / 50 € elkarte eta ikastetxeentzat

ERAKUSKETARAKO BISITAK

Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketa-gelan ikusgai den erakusketa testuinguruan kokatzeko.

  • Ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera).

Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.