BILBO. Datorren ostiralean, maiatzak 7, FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren 27. edizioa hasiko da. Jaialdia maiatzaren 16ra arte iraungo du, eta egitarau ofizialetik kanpo programazio paralelo zabala eskainiko dute antolatzaileek.

"ODOL TINTA - BANPIROARI OMENALDIA" ERAKUSKETA

Lehenengo proposamenerako, Zabalguneko eraikina izuz jantziko da maiatzaren 5etik aurrera, "Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" erakusketarekin, banpiroa protagonista dela.

Odola xurgatzen zuen pertsonaia mitikoa, bere erotismoaren eta misterioaren aureola, oso presente dago Borja Crespok komisario duen erakusketa honetan. Erakusketarako, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker idazleak sortutako Drakula betierekoa ardatz hartuta.

Hala, "Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" erakusketan, Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Perez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Marquez eta Conxita Herreroren arte banpiriko argitaragabea biltzen du erakusketak, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren inoiz ikusi gabeko banpiro-arteaz gozatu ahal izango da.

Asteburua hitzorduez beteta etorriko da. Lehenengoa maiatzaren 8koa izango da, Santiago Aguilar Bilbora iristen denean "Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)" liburua aurkezteko. Liburu honek hirurogeiko hamarkadaren erdialdean James Bonden lehen filmetako errebosioan sortutako euroespioien filmetan izandako parte-hartzea aztertzen du.

Aurkezpena Azkuna Zentroko Bastida aretoan izango da, 12:30ean.Leku-kopurua mugatua izango da eta gonbidapena beharko da. Gonbidapena AZ-ko Infopuntuan eskuratu ahal izango da egun bereko 11:30etik aurrera.

Aurkezpen horren ondoren, 13:30ean, Borja Crespok zuzenean grabatuko du leku berean "La hora caníbal" podcast-a, adimen urdurientzako irratsaioa. Sarrera doakoa izango da, toki guztiak bete arte.

TOPAKETA "AKELARRE" UNIBERTSOAREKIN

Programazio bereziak maiatzaren 9an, igandea, aurrera jarraituko du, eta "Akelarre" unibertsoaren inguruan egingo den topaketarekin.

11:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Bastida Aretoak Goyaren azken edizioko jantzien diseinu onenaren irabazleak Nerea Torrijosek, eta jatorrizko musika onenaren irabazleek, Aránzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik (Mursego) hartuko ditu. Topaketa honetan, Pablo Agüeroren film luze sariduna ekoizteko prozesuak azalduko dituzte.

Leku-kopurua txikia izango da eta gonbidapenak AZeko Infopuntuan jaso ahal izango dira, egun bereko 10:00etatik aurrera.

MASTERCLASS GORKA AGUIRREREKIN

Azkenik, maiatzaren 13an, osteguna, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, masterclass bat ospatuko da makillaje-efektuei eta zinemako pertsonaia bat sortzeari buruz, Gorka Aguirrek emana. Aguirrek, 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du zinemaren, antzerkiaren eta telebistaren sektorean. Han, makillaje protesikoak, animatronics eta dummies sortzen aditua da, eta, besteak beste, "Gernika", "La mina", "Loreak" eta "Lasa eta Zabala" filmetan parte hartu du. 2018an, Makillaje Onenaren Goya eskuratu zuen, Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruzekin batera, "Handia" filmagatik. Masterclass hau 10:30etik 13:00etara izango da, eta 2 euroko sarrerak ditu salgai esteka honetan.

FANTen programazioari buruzko informazio guztia bere web ofizialean kontsulta daiteke.