Datorren ekainaren 12an, larunbatean, Euskaldunako 0B aretoak "Alicia, el musical" jasoko du; bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 19:00etan. Literatura ingeleseko obra tradizionalak eszenatokirako jauzia egin du, Alizia jada umea ez den moldaketarekin. Betebeharrak eta erantzukizunak dituen nerabea da, eta ezin du saihestu bere herrialde miresgarrira itzultzeko tentazioa behin eta berriz sentitzea, baina ez daki zelan egin.

Nola ez dakiela, ohartuko da ipuin klasiko guztiak itxuraldatuta daudela, bukaera guztiak aldatuta daudela eta ezerk ez duela zentzurik. Eta zergatia jakiteko, Sekula Betiko Lurraldera joan beharko du berriz. Lagunei esker, korapilo horren benetako jatorria ezagutuko du; Bihotzetako Erreginak ez daki irakurtzen eta amaiera guztiak asmatzen ditu, berez ez duen jakituria baduela aditzera ematen, ipuin baten irakaspena zer den ere jakin gabe.

Bere bidaideekin batera (Kapelagile Eroa, Katua, Untxi Zuria, Dukesa Handia, Elurretako Erregina eta ipuinetako beste pertsonaia asko) korapiloa askatzea lortuko du. Azken arazoa hauxe da: lortuko ote du Aliziak mundu errealera itzultzea, amaren ondora? Utziko al dio erreginak? Asmatuko du errealitatearen eta fantasiaren artean bereizten?

Sarrerak www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan eskuratu ahal izango dira. Prezioa: 17,50 euro (kudeaketa gastuak barne).