Abuztuaren 30ean ospatuko da Suns Europe jaialdia
BILBO. Koronabirusaren pandemiak ekitaldi asko eta asko bertan behera utzi eta beste hainbat eraldatu egin ditu mundu osoan zehar. Suns Europe jaialdiaren kasua da. Europako hizkuntza gutxituetan egindako musika eta arte eszenikoak erakusten dituen jaialdi hau abuztuaren 30ean ospatu egingo da aurten, Udineko (Friuli) gazteluan. Bertan La Basu rap abeslaria izango da, batik bat.
Aurtengo panorama zailaren eraginez espero zenaren kontra, jaialdia ospatu egingo dela iragarri du Suns Europek bere Facebook orrialdean aste honen hasieran. Normalean udazken amaieran ospatzen den ekitaldi honek, aurten, udara amaieran izango du hitzordua, eta hizkuntza gutxituetan egindako musikaren hainbat kontzertuk osatuko dute egitaraua. Aire zabalean izateak dakar aurtengo bigarren ezberdintasun nagusia eta, noski, koronabirusaren aurkako segurtasun neurriak beteko direla. Tartean, urtero izaten da euskal abeslariren bat edo beste; eta La Basu rap abeslari bizkaitarrak hartuko du lekukoa honakoan.
Abuztuaren 30eko ekitaldiaz gain, beste hainbat kontzertu ere antolatuko dituzte aurrerago. Bertan ere izango da talde euskaldunik; Paxkal Irigoyenek bi kontzertu eskainiko ditu, besteak beste, irailaren 12 eta 13an Udine inguruko herrietan.
Friuleraz "soinuak" esan nahi du "suns" hitzak. Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa bezala hasi zen 2009. urtean, baina 2015. urteaz geroztik egiten da gaur egungo eran: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen elkartrukerako jaialdi eta musika lehiaketa gisa. Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, 2016az geroztik euskal talde eta artistak gehitu izan dira hitzordura.
Temas
Más en Cultura
-
Roxette vuelve con nueva cantante cinco años después de la muerte de Marie Fredriksson
-
El Museo de Bellas Artes saca a las calles de Bizkaia “una mirada caleidoscópica de la infancia”
-
En imágenes: la nueva exposición itinerante del Museo de Bellas Artes
-
'Iribarne', una obra irónica sobre la trayectoria política de Fraga, en el Teatro Arriaga de Bilbao