- eLiburutegiak 15.196 erabiltzaile berri erregistratu ditu 2020ko lehen seihilekoan, iazko hilabete horietan maileguz emandako liburu kopurua hirukoiztuz. Hartara, Euskadiko liburutegi digitalak 56.366 erabiltzaile ditu dagoeneko (horietako bi heren baino gehiago plataforma erabiltzen hasi ziren konfinamendu-aldian), eta 91.881 liburu mailegatu dira urteko lehenengo sei hilabeteetan. Modu horretan, momentura urtebetean lortutako markarik handiena gainditu du; marka hori 2019an lortu zen, orotara 68.891 liburu eman zirenean.

"Datuek erakusten dute eLiburutegiak azken urteotan izan duen etengabeko hazkuntza jarraia eta egonkorra azken hilotan igo egin dela, bereziki konfinamenduaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile izateko izapidea errazteko erabakia hartu zuenetik", azaldu dute Jaurlaritzatik.

Azken urteetan erabiltzaileen hazkuntza ez zen inoiz 1.000 pertsonakoa izatera heldu hilabete baina aurtengo martxoan 6.773 erabiltzaile berri erregistratu zire, eta apirilean, beste 3.864. Mailegu kantiteari dagokionez, apirilean hilabete bateko erregistrorik onena lortu zuen eLiburutegiak, guztira 27.889 liburu emanez. Horren ostean, martxoko (18.536) eta maiatzeko (17.990) markak daude.

Momentura arte 2020an gehien irakurri diren liburuak hurrengoak izan dira: Carmen Molaren La Nena(Inspectora Elena Blanco 3); Joel Dickeren El enigma de la habitación 622; Javier Castilloren La chica de nieve; Juan Gomez-Juradoren Reina Roja, eta, Karmele Jaioren Aitaren etxea, besteak beste.

Hizkuntzari erreparatuz, aldiz, hauexek izan dira gehien mailegatu diren euskarazko liburuak: Aitaren etxea (Karmele Jaio), Amaren eskuak (Karmele Jaio), Miñan (Amets Arzallus), Altxor desagertuaren misterioa (Geronimo Stilton) eta Ezekiel nora ezean (Jasone Osoro).

Egitura eLiburutegiak 15.000 film inguru eta 600 audioliburu baino gehiago ditu gaur egun Daisy formatuan, baita 17.020 liburu ere. Proiektua 2014ko azaroan sortu zen, egile-eslubideak babesten dituen eduki digitalen kontsumo ordenatua eskaintzeko asmoz.

Mailegu bakoitzeko kantitatea ordaintzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren esku dago, erbailtzaileek kultura-eduki digitalera doan sar-tzeko parada izan dezaten. Horrez gainera, filmen kasuan, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak 50 zentimo ordaintzen dituz batez beste mailegu bakoitzeko,eFilmekin adostutako hitzarmen bati esker.

eLiburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileak hainbat betebehar ditu: abiapuntu gisa, alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburtegi publikoren batean. Bazkide egiteko edo sarbideko gakoa lortzeko, interesa dutenek liburutegi publiko batera joateko beharra dute.

Dena den, aurtengo martxotik aurrera, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak izapide hori Internet bidez egiteko aukera ere eskaintzen dio.

Euskadiko liburutegi digitaleko zerbitzuak baliatu nahi dituenari. Horretarako, liburutegi-zerbi-tzua@euskadi.eus helbidera ida-tzi behar da, erabiltzaile izateko eskaera eginez.