BILBO. Atzo, hilak 26, Daniel Llaría artistaren "Holes and Poles" izeneko erakusketaren aurkezpena gauzatu zen BilbaoArte Fundazioan. Bideo eta eskultura proposamen honek, argiztapen leunarekin, gai marikari heltzen dio. Erakusketa uztailaren 24ra arte egongo da ikusgai.

"Holes and Poles" (zuloak eta zutoinak) eskultura izaerako ideia bitar bati dagokio, funtsean elkarren aurkakoak diren elementu materialekin. Erakusketa hau osatzen duten pieza guztiak, bi bideo-piezaz eta bi serie bereizitako eskulturez osatuak, kontzeptu horien arabera egin dira.

"Pelikulan lanean hasi nintzenean zinismotik egin nuen, gay kultura garaikidearen neoliberizazioari buruzko iruzkin gisa" azaldu du artistak, bere pieza queer-enekin lan egiteko leku bat aurkitzen duena erakusketa honetan. Horrela, Logroñoko artistak protagonismoa aldarrikatzen du sexualitatearentzat, adierazle gisa, eta desioarentzat, motor gisa.

Urazurrutia Aretoan ikusgai izango diren ikus-entzunezko lanak "Keep me as Idle", bi gizonen arteko intimitatea islatzen duen film esperimentala, eta "Be Seen Be Safe", gaueko paisaia batetik mugitzen diren txaleko islatzaileak protagonista dituen stop-motion animazio bat, dira.

Erakusketaren erdialdean, airean zintzilik dauden eskultura batzuk egongo dira, "Los hazte rico" izenburupean. Burdinazko, hormigoizko eta arropazko piezen eraikuntza hauek artistak lanari dagokionez duen gorputzarekiko kezka aipatzen dute. "Ebakitzean, gorputzak presente egoten jarraitzen du, eta materialki korapilo, tentsio, pisu eta abarren jokoa erabiltzen dute eskulturaz maniobratzeko".

Hormetan ikusiko ditugun eskultura apaingarri txikiek osatzen dute erakusketa, "I'm a lot like you" izenburupean, normalean egunerokoak diren objektuen moldeekin eginak. Pieza bakoitza bi edo hiru objektuz artikulatua dago, estetika formal baten bila, abstrakzioaren logikari jarraituz, zentzu indibidual bat multzo baten truke sakrifikatuz.

Jarduera hau #BilbaoUda2020-ren testuinguruan kokatzen da. Programazio osoa hemen kontsulta daiteke.

DANIEL LLARIARI BURUZ

Daniel Llaría (Logroño, 1985) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Parsons, The New School for Design (NYC) masterra burutu zuen Fulbright bekadun gisa eta Skowhegan School of Painting and Sculpture (Maine) delakoan egoiliar izan zen.

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, hala nola Antes que todo (CA2M, Mostoles, 2010), First Thought Best (Artium, Gasteiz, 2014) edo Second Nature (WestBeth, NYC, 2017). Bakarkako erakusketarik berrienak Hazlo por las Chavalas (Instituto Riojano de la Juventud, Logroño, 2015) eta papá camp da (Carreras Múgica, Bilbo, 2019) izan dira.