- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak literatur topaketa birtual bat antolatuko du gaur, Rosa Montero eta Juan Jose Millas idazleen artean. Literatura eta bizitza izenburupean, saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Topaketan, besteak beste, azken asteetan bizitakoari buruz, esku artean dituzten literatur proiektuei buruz eta konfinamendua arin-tzen lagundu dieten liburuei buruz mintzatuko dira espainiar bi idazleak, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Saioa jarraitzeko, Bidebarrieta Kulturguneak gonbidapena bidaliko die posta elektronikoz Bilboko Udalak sustatzen dituen kultur jardueren informazioa jasotzen duten harpidedunei; harpidedun ez direnak, http://bilbaokultura.eus/suscripcion/index_eu.php estekan egin dezakete.

Gainera, topaketa streaming bidez ikusi ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean, YouTube bidez. Amaitutakoan, Bidebarrieta Kulturgunearen Facebook profilean ere partekatuko da.