Bilbo - Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda euskal zinemagileen lanak Berlingo Arsenal Film eta Bideo Arte Institutuan proiektatu dira, bertako Euskal Etxearekin lankidetzan.

Ostiralean euskal zinemagin- tzan emakume aitzindaria izan zen Loyarteren (Iruñea, 1938) Irrintzi (1978) eta Euskal emakumea (1981) lanak pantailaratu ziren lehenengo eta ondoren, Iratxe Fresneda EHUko irakasle eta zinemagilearen Irrintziaren oihartzunak (2016) eskaini zen.

Horrenbestez, Fresnedaren azken lanaren, Lurralde Hotzak (2018) filmaren, Alemaniako estreinaldia atzo heldu zen.

Irrintziaren oihartzunak filmean gainera Loyarte da protagonista. Bertan, zinemagile ai tzindaria goratzen dute. Filmaren sinopsian bertan azaltzen den bezala: "Mirentxu Loyartek sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrin- tziaren Oihartzunak filmak. Loyarte Europako zinemagin- tzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagilearen memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena".

Lurralde Hotzak bere aldetik, iaz estreinatu zen Loraldian eta Jaialdi ugaritan egoteaz gain, Porto Femme International Film festivalean nazioarteko dokumental onenaren saria jaso zuen. - DEIA