BILBO. Maiatzaren 23an, Film Symphony Orchestrak (FSO) Euskalduna Jauregian garai guztietako soinu banda esanguratsuenak joko ditu Constantino Martínez-Orts zuzendariaren eskutik. Bertan 'Aladdin', 'Amélie', 'Piratas del Caribe' edota 'Regreso al futuro' filmen soinu bandak joko dituzte, besteak beste.

Zineko musikan espezializatutako Constantino Martínez-Orts (Madrid, 1977) maisu, konpositore, orkestra zuzendari eta musika dibulgatzailearen eskutik, FSO orkestra 50 kontzertu baino gehiagoko bira baten barruan iritsiko da Euskaldunara, emanaldi bakarrarekin. Maiatzaren 23an, 19:30ean, izango da, Euskaldunako Auditoriumean.

Superheroiak, piratak, jeinuak eta fantasiazko izakiak

Bere esentziari leial izanda, Martinez-Ortsek Marvelen estiloko programa diseinatu du, ikus-entzuleen aldeko jarrera irabazteko borrokatuko diren superheroiekin eta bilauekin. Historiako superheroi onenetako batzuk uztartzen dituen "Avengers: Endgame" laneko soinu banda interpretatuko dute. Gainera, FSOk Disneyren "Aladdín" musikalaren mundu magikoan murgilduko ditu ikus-entzuleak. Cocktaila osatzeko, ikus-entzuleak "bahitu" egingo dituzte, Jack Sparrowrekin batera Perla Beltzean nabigatzeko, Klaut Badelt Hans Zimmerren ikasleak konposatutako "Piratas del Caribe" laneko soinu bandarekin, eta "El secreto de la pirámide" bilatuko dute, Bruce Broughtonen jatorrizko soinu-bandak gidatuta.

FSOren bira ez litzateke benetako bira izango izaki fantastikoen dosi on bat sartu barik. Horretarako, Constantino Martinez-Orts "Jurassic World"-eko dinosauro basatien bila joan da. Eta munstro maitagarriekin jarraituz, txikienek "Cómo entrenar a tu dragón" lan dibertigarriaren soinu bandaz gozatzeko aukera izango dute. Eta nostalgikoenentzat, FSOk "Willow"-en soinu-banda interpretatuko du.

Askorentzat "Regreso al futuro" filmarekin (Alan Silvestriren partiturak) hasi zen zientzia fikzioa, Christopher Nolanen eta bere "Interstellar" film ikonikoaren eskutik ere iritsiko da, Hans Zimmerrek konposatu zuen musikarekin. Azken batean, ikus-entzuleek, ia 30 urteko tarteak bananduta egon arren biak ere maisu-lan bikain diren bi soinu-banda entzungo dituzte.

Bidean, "Historiako western onena" omen denetik igaroko da saioa, Sergio Leoneren "El bueno, el feo y el malo" klasikoa. Martinez-Orts musikagilea zineko musika ezagutzera eraman zuen Williamsi ere egingo dio keinua FSOk. Berarekin,

Euskaldunako ikus-entzuleek "A.I. Inteligencia Artificial" laneko etorkizun hurbilera eta galaxia urrun batera bidaiatuko du, sagako "Solo: una aventura de Star Wars" azken filmerako 2018an idatzi zuen abesti bakarra interpretatuz. Eta "Amélie" harribitxiak ere lehentasunezko lekua izango du bira honetan.

Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko kanaletan, 36 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).