bilbo - Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sarien laugarren edizioa abiatu du. Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 15a arte egongo da irekita, eta, aurreko edizioetan bezala, aurten ere euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu bere proposamenak.

Sariak banatzeko ekitaldia bere aldetik, Gasteizen izango da, martxoaren 10ean, antolakuntzak jakinarazi zuenez. Horrenbestez, Sarien oinarriek zehazten dutenez, “edozein euskal musikarik konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposa daitezke, edozein musika generokoak”. 2018ko irailaren 1etik 2019ko abenduaren 31era arte argitaratu edo publikoaren aurrean interpretaturiko lanak izan beharko dira. Eta gainera, hautagaiak aurkezteko galdetegi bat bete behar da.

Musika Bulegoaren ekimen honen helburu nagusiak, “Euskal Herrian sortu eta ekoi-tzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzea” da, eta baita publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea ere. - DEIA