John Fogerty, Brian Wilson eta Suzy Quatro Azkena Rock Jaialdian izango dira

19.12.2019 | 06:21
John Fogerty en el Azkena

bILBO - Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdiak 2020ko Mendizabalan ospatuko den 19. ediziorako artista berriak iragarri zituen atzo.

Horien artean, John Fogerty, Brian Wilson, Suzy Quatro, Incubus eta Drive-by Truckers aurkitu daitezke, besteak beste.

Hala, ekainaren 19an eta 20an aurretik iragarritako Patti Smith & Band, Social Distortion, Fu Manchu, L7, Reverend Horton Heat, Steepwater Band eta The Faithless moduko taldeei gehitu zaizkie izen berriak.

John Fogerty Gasteizera itzuliko da bere ibilbide musikalaren 50. urteurrena ospatzeko biraren baitan, 2017ko edizioan izan ondoren.

Beste alde batetik, Brian Wilson Beach Boys taldeko buru ohia surf banda historikoaren inguruko Good Vibration Tour birarekin itzuli da oholtzara. Suzy Quatro emakumezko lehen rock izarra dago kontsideratuta, egun. Bestalde, Incubus talde kaliforniarrak Gasteizen emango du Estatuan 2020an eskainiko duen kontzertu bakarra, eta Drive-by Truckers rock taldeak The Unravelling diskoa aurkeztuko du . - DEIA

noticias de deia