BILBO. "DaraBilbo" programak euskara sustatuko du Bilbon abenduan zehar, hainbat ekintza eta jarduera abiaraziz. Esate baterako, magia, bisita gidatuak, bertso-tailerrak edota gozogintza izango dira ekimenaren parte. Programa hau Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak antolatutakoa da.

Hauek dira azaroan eskainiko diren jarduera eta tailer batzuk: bisita gidatuak Bilboko Arte Ederren Museoan, euskal dantzen saioak, gozogintzako tailerrak, bertso-tailerrak, magia-tailerrak, zine-foruma, eta, nobedade modura, ginkana zozketarekin.

Aurrenekoz egingo da ginkana zozketarekin. Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, egingo da ginkana. Egun horretako 11:00etan watsappeko talde bat egingo da jarduera honetan izena emandakoekin eta pista bat emango zaie Bilboko leku bat asmatzeko. Leku hori zein den asmatzen duten lehenengo pertsonen artean Gabonetako 4 otzara zozkatuko dira.

Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web-orrian eman behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

“Erabili Euskara Bilbon” lelopean, “Darabilbo” programako jarduerak taldeetan egiten dira urteko hil guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta uriko barruti guztietan. Euskara ikasten ari direnentzat da, euskara hobetu nahi dutenentzat, edo kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dutenentzat. Horrez gain, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dutenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.