BILBO. Gaur, hilak 30, ospatuko da Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak abiarazitako Fair Saturday 2019-a. Bertan egingo diren antzerki eta musika emanaldietaz gozatzeko sarreren prezioak aldakorrak izango dira, kontuan izango baita zein ikuskizun den. Batzuetarako sarrerak doakoak izango dira.

Fair Saturday gizartean eragina duen mobilizazio kulturala da, eta azaroko azken larunbatean egiten da, kontsumismoaren adierazgarri gorena den Black Friday egunaren biharamunean. Mundu osoko artistek eta kultura-erakundeek bat egiten dute jaialdi global honetan, baldintza bakar batekin: ekitaldiaren bidez, laguntza ematea haiek aukeratutako proiektu sozial bati. Nola?

Jendaurrean harro erakutsiz egiten duten lana. Haien zeregina ezagutzera emanez, beren kanalen bidez eta ekitaldia hasi baino lehen entzuleei adieraziz. Proiektu horretarako funtsak sortuz, ekitaldiaren bidez lortutako balioaren zati bat (sarrerak, dohaintzak?) aske eta borondatez emanez.

Animatzen zara Fair Saturday-n parte hartzera? Hemen duzu Euskal Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan antolatutako programazioa.

EUSKAL MUSEOA

Kemenduz - Zirzira Ahots Taldea

Kontzertua

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 12:00 - 13:15

Hiria: Bilbo

Lekua: Euskal Museoa

Prezioa:

Zeuk jarri prezioa

Honi laguntzeko: Etorkintza Fundazioa

KEMENDUZ.

Arrisku-egoeran dauden emakumeekin esku hartzeko programa. Kemenduz zigilu feministak ematen dio nortasuna orain dela 20 urtetik gora abiarazi eta oraindik ere egiten dugun programari. Zoritxarrean haztea esan nahi du, indarrak hartzea, eta, era berean, ematea, bi norabideko espiritua baitu. Emakume horiek dituzten eta izan dituzten zailtasunen berri jakinda, programaren helburua da emakume horiek ahalduntzea, baliabide pertsonalak eta sozialak ematea, dauden egoerei aurre egin ahal izan diezaieten, eta autonomia bultzatzea, etorkizunean enplegua lortu ahal izan dezaten, motibazioa ardatz hartuta.

Ideien musika

Kontzertua

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 19:00 - 20:00

Hiria: Bilbo

Tokia: Bilboko Euskal Museoa

Prezioa: Zeuk jarri prezioa

Honi laguntzeko: Anesvad

Sergio Feferovich orkestra-zuzendari eta pianista argentinarrak kontzertua/hitzaldia eskainiko du Ideien munduaren inguruan. Johns Hopkins Universitytik (AEB) musikan doktorea den Feferovich maisuak lan handia egiten du hainbat esparru akademikotan, eta musika entzutea sustatzen du, batez ere eremu "akademikora" gutxi ohitutako entzuleen artean, sentsibilitatea eta arte musikalaz gozatzea guztioi dagokigula oinarritzat hartuta. Horrela, bada, musikarekiko maitasuna transmititu, eta modu dibertigarrian eta parte-hartzailean irakatsi nahi du, haurrak eta helduak musikara hurbil daitezen aurreiritzirik gabe. Eta ideiekin, sormenarekin, talde-lanarekin eta eguneroko bizitzako beste alderdi askorekin lotzen du musika. Umore eta profesionaltasun handiz, hitzaldiak eta kontzertuak egin ditu Latinoamerikan eta Europan.

BERREGINEN MUSEOA

Hamaika antzerkia

Antzerkia

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 12:00 - 13:15

Hiria: Bilbo

Tokia: Bilboko Artelan Berreginen Museoa

Prezioa: 5 ?

Honi laguntzeko: Vass Sanfilippo Euskadi

Hamaika antzerki-taldeak hogei urte baino gehiago daramatza oholtza gainean. Emakumeek egindako antzerkiko taldeen "Besarkada" federazioko kidea da, eta Bizkaiko eta inguruko hainbat agertokitan jarduten du. Oraingoan, atsegin handiz aurkeztuko digu bere azken muntaketa, "El triunfo es sueño" izenekoa. Azken urteetan taldeko koordinatzailea izan den Felipe Cuétarak idatzi du eta berak zuzentzen du.

DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN MUSIKA-TALDEAKKontzertua

Eguna: 2019-11-30

Ordutegia: 17:00 - 19:00

Hiria: Bilbo

Tokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko 14)

Prezioa: 10 ?

Honi laguntzeko: Musicoterapia y Salud Fundazioa

Luisa de Marillac, Apnabi eta Gaude elkarteetako musika-taldeek Bilboko Berreginen Museoan joko dute. Denok ezagutzen ditugun artisten bertsioak interpretatuko dituzte, Bilboko eszenako musikariekin batera. Ekitaldian bildutako dirua Musicoterapia y Salud Fundazioari emango zaio, Haurren Neuroerrehabilitazioko Airoa Zentrora joaten diren haurrekin musikoterapia-programarekin jarraitu ahal izan dezan.