BILBO. Euskalduna Jauregiak Bilboko Udal Musika bandak Javier Eguillorrekin batera emango duen kontzertua hartuko du hurrengo igandean, abenduaren 1ean. Emanaldiak "Altuerako sentsazioak darama", eta 12:00etan hasiko da.
Kontzertua, Xixonako eta Alacanteko turroiaren Kontseilu Erregulatzaileak babestutako ekitaldia da. Bertan, orain ez dela asko izendatutako Kontseiluaren presidentea, César Soler Coloma, izango da.
“Altuerako sentsazioak” bi zatitan banatuko da. Lehenengoan ikus-entzuleek K.O. 79. urtean Pompeya mitikoa lurperatu zuen Vesuvius sumendiaren irudi soinuduna entzuteko aukera izango dute, Frank Ticheli apartak sortutako obra, alegia. Ikuskizuna jarraitzeko Michael Daugherty azken urteotako konpositore estatu batuar garrantzitsuenetako baten lana entzungo da, “Raise the Roof”, Banda sinfonikorako eta tinbaletarako idatziko obra, zeinaren oinarria, Parisko Notre Dame katedralaren eta New York-eko Empire State Building eraikinaren arkitektura aldeko arranditasuna den. Javier Eguillorrek (tinbalak) jardungo du bakarlari gisa.
Bigarren zatiari konposizio-maila handiko partitura batekin ekingo dio bandak, Dmitri Shostakovich konpositore errusiarraren “9. SINFONIA, mi bemol mayorrean, op.70”. Obra hau Bigarren Mundu Gerraren amaiera gomutatzeko Erregimen sobietarrak egindako enkargua izan zen.
Sarrerek 5 euroko prezio herrikoia izango dute, zenbakidunak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus web orrialdean eta Kutxabankeko kutxazainetan eskuratzeko aukera izango da. Pentsiodunek, 65 urte baino gehiago dutenek eta Gazte-txartelaren titular direnek (14 urtetik 29ra) deskontuak izango dituzte erosketa egiterako momentuan. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak bi sarrera erosteko aukera izango du, bakoitza 4 euroko prezioan.
Igande honetako kontzertuaren ondoren, Banda eszenara bueltatuko da 2019ko azkeneko kontzertua eskaintzeko. Eta amaiera borobil gisa, eszenatokia jendez gainezka egongo da. Igandean, abenduak 22, haurtzaroaren erretratuak izango dira “Begiradak haurtzarotik” izeneko emanaldiaren protagonista nagusiak. José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean eta Marifé Nogales mezzosopranoaren, Bilbao Musikako Haur Abesbatzaren (zuzendaria: M. Olmos) eta Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatzaren (zuzendaria: J.L. Ormazabal) parte-hartzearekin Grainger, Hess eta De Meijren lanak entzungo ditugu, besteak beste: “Children’s March”, “To the Stars” eta “Symphony nr 4 Sinfonie der Lieder”.
OHARRAK EGITARAUARI BURUZ
Musikak sentsazio puruak sorrarazten ditu, hain puruak ze distantzia geografikoak eta kulturalak murriztu egiten diren soinuaren gozagarritasunarekin. Konpositoreek istorioak helarazi, sentsazioak edo, beste barik, konpromiso estetiko bat adierazi nahi izaten dute. Estatu Batuetatik K.O. 79. urtean Pompeya mitikoa lurperatu zuen Vesuvius sumendiaren irudi soinuduna entzuteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Frank Ticheli (Monroe, 1958) maisuak, Donal Erb-en eta William Bolcom-em konposizio-ikasleak, bakanal erromatar bat deskribatzen du, Hildakoen Mezako Dies Irae lanarekin presentziarekin eteten dena, sumendiaren barrenean zegoen hiriaren amaiera dramatikoaren atarian. Michael Daugherty (Iowa, 1954) konpositorea, University of Michigan School of Music-eko konposizio-irakaslea, azken urteotako konpositore estatu batuar garrantzitsuenetako bat da; Pierre Boulez-en eta Luciano Berio-ren ikaslea ere bada. Raise the Roof tinbalentzako kontzertua da bere lanen artetik egitarauetan gehien agertzen dena. Oinarria, Parisko Notre Dame katedralaren eta New York-eko Empire State Building eraikinaren arkitektura aldeko arranditasuna da. Orkestrarako jatorrizko partitura Brian Jonesek eta Detroit-eko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zuten, Neemi Järvi prestigiotsuak zuzendua. Bandarako bertsioa 2007koa da, eta Michigan-eko Unibertsitateko Bandak estreinatu zuen. Tinbalek modu eklektikoan jokatzen dute, hala rock-arekin nola erritmo latinoekin, teknika zabalduekin zein Erdi Aroko melodiekin. Aukera asko eta askotarikoak, ondo ederto konbinatu daitezkeenak.
Konposizio-maila handiko partitura batekin ekingo dio bandak bigarren zatiari. 9. SINFONIA, mi bemol mayorrean, op.70, Dmitri Shostakovich konpositore errusiarrarena (San Petersburgo 1906 ? Mosku 1975), artista batek bere lanarekin izan dezakeen konpromisoaren adibide argiena dugu. Bigarren Mundu Gerraren amaiera gomutatzeko Erregimen sobietarrak egindako enkargua. Garaipenaren sinfonia izango zelakoan, 1945eko azaroaren 3an estreinatu zuen Leningrad-eko Orkestra Filarmonikoak, Yevgeni Mravinskiren zuzendaritzapenan, baina gobernu sobietarrari iraingarria begitandu zitzaion, hotsandiko obra espero baitzuten, abesbatz eta bakarlariekin. Hala ere, Shostakovich-ek suite klasikoen erako sinfonia idatzi zuen, satirikoa eta malenkoniatsua, eta une hartan nagusi zen estalismoari aurre egin zion, “ideologiaren aldetik lan ahultzat” kalifikatu zuten arren. Shostakovich-ek berak, modu ironikoan esaten zuenez, “umore azalekoa eta eguzkitsua dauka”. Konpositorearen maisutasuna agerian dago ofizio handiz diseinatutako pentagrametan, elemento estetikoak eta etikoak nahastuz.
Sumendi bat, arkitektura edo gerra-amaiera balio handiko inspirazio-iturri dira. Baina hura libre sortzen da beti, bere denborarekin konpromisoa hartzen duten konpositoreen lanarekin bat egiteko, euren esperientzia pertsonalak konbinatuz, betiere oinordetzan jaso duten hartatik zerbait berria sortzeko, artearekin ondo uztartzen den bizitza-zikloa bailiran.
ZUZENDARIA: JOSÉ RAFAEL PASCUAL-VILAPLANA
Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan ikasi zuen. Bandako zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober eta Eugene Corporon maisuekin. Orkestrako zuzendaritza ikasi zuen Vienan Karl Österreicher eta Hans Graf-ekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan eta bandetan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Frantzian, Italian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Suitzan, Uruguain eta AEBn: Kubako Banda Nazionala, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege Marinako Banda, Esloveniako SAF Wind Orchestra, Valléseko O.S., Murtziako O.S., Gaztela eta Leongo O.S., Bilboko O.S., Kanaria Handiko O.F., Bukaresteko O.S., Suitzako Aulos W.B., Alacanteko Udal Banda, Bartzelonako Udal Banda, Madrileko Udal Banda, Palma Mallorcako Udal Banda, Gasteizeko Udal Banda, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Banda, Oviedoko Goi-mailako Kontserbatorioko Banda eta Orkestra, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Musikeneko Banda? Hainbat bakarlarirekin egin du lan: Sergei Nakariakov, Pacho Flores, Asier Polo, José Franch-Ballester, Elisabete Matos, Estrella Morente, Manuel Blanco, Claudi Arimany eta abar.
Estatuko eta atzerriko bandek (AEB, Kolonbia, Israel, Korea, Italia, Frantzia, Suitza?) bere konposizioak interpretatzen eta grabatzen dituzte eta Espainiako jaialdiek eta bakarlari ospetsuek (Luis González, Spanish Brass L.M.) sarritan egiten dizkiote enkarguak. Hogeita bost CD erregistratu ditu bandako musika-zuzendari modura.
Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso zuen.
2015etik zuzendari titularra da Bilboko Udal Bandan eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandako titularretako bat da. Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarraren zuzendari gonbidatu nagusia da 2012tik aurrera. www.pascualvilaplana.com
TINBALAK: JAVIER EGUILLOR (Xixona, 1975)
Nazioarte-mailako bakarlaria eta Valentziako orkestrako tinbal bakarlaria. Bere jaioterriko musika-eskolan hasi zen musika ikasten eta ondoren, Alacanteko “Óscar Esplá” Goi-mailakao Musika Kontserbatoriora joan zen prestakuntza osatzera Juan García Iborra irakaslearekin. Rainer Segers (Berlineko Orkestra Filarmonikoa) eta Julien Bourgeois (Montecarlo-ko Orkestra Sinfonikoa) ere izan zituen irakasle. Bateria ere ikasi zuen, Carlos Carlirekin, Madrilgo Jazz Eskola Sortzailean.
Kide izan da JONDEn, Munduko Orkestran, Europar Batasuneko Orkestra Gaztean eta gonbidatu aritu da Israeleko Orkestra Filarmonikoan; zuzendari izan ditu Sir Colin Davis, Bernard Haitink, Gennadi Rozhdestvenshy, Carlo Maria Giulini, Vladimir Ashkenazy eta Zubin Mehta hainbat auditorio eta antzerkitan, besteak beste, New York-eko Carnegie Hallean Errusiako Tchaikovsky Aretoan, Amsterdam-eko Concertgebouwen, Berlineko Filarmonikaren auditorioan, Londreseko Albert Hallean eta Vienako Musikverein-en. Bakarlari askorekin aritu da, esaterako, hauekin RaduLupu, Emanuel Ax, María Joao Pires, Sarah Chang, Daniel Barenboim, Joshua Bell, Plácido Domingo, Miguel Bosé, Joan Manuel Serrat eta Vicente Amigo, batzuk aipatzearren. Bateria jotzen agertu zen Fernando Colomo zuzendariaren “Allegro ma non troppo” pelikulan, Penélope Cruz aktore dela.
Une honetan, tinbal-jotzailea da Valentziako Orkestran, David Grimal buru duen Dissonances Orkestran eta Gordan Nikolic lider duen Brandart-en. Eta, aldi berean, birak egiten ditu Espainiako eta Europako orkestrekin, bakarlariarena eginez tinbal bakarlariarentzako eta orkestrarako kontzertuak interpreta