BILBO. Esmeralda Hernando idazleak Bilboren historiari buruz doan bere liburu berria, "Nuevas pildoritas de la historia de Bilbao" izenekoa, aurkeztuko du Bidebarrieta Kulturguneko Liburutegian hurrengo astelehenean, abenduak 2, arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldia zuzen ikusi ahal izango da, sarrera doakoa baita, baina streaming bitartez jarraitu ahal izango da baita ere, www.kulturguneatb.eus web-orrialdean.

Liburua El Gallo de Oro argitaletxeak argitaratu du, eta aurkezpenean idazleaz gain Beatriz Marcos, José Mari Amantes eta Beñat Arginzoniz poeta izango dira Bidebarrietan.

"Nuevas pildoritas de la historia de Bilbao" (El Gallo de Oro arg.) lanak, Historia de Bilbao en pildoritas aurreko liburuaren bidea jarraitzen du. Liburu hartan, Esmeralda Hernandok Bilboko 91 istorio aurkezten zituen, modu atseginean, xumean, kontatuta, lengoaia argiarekin eta, batez ere, gaur egun Bilbo bilakatu den Hiri handia eraikitzeko oinarria izan zen iragana erakusteko gogoarekin.

“Conoce Bilbao con Esme” blog-aren egilea den Esmeralda Hernandok, bere hiriaren txoko eta sekretu guztiak erakutsi gura ditu, pertsona bakoitza sentimendu bilbotarrean murgil dadin, bertako tradizioetan sartu eta nortasuna bereganatu dezan. Egilearekin batera Beñat Arginzoniz poeta, Beatriz Marcos Bilboko Udaleko zinegotzi ohia eta José Mari Amantes, blogaria eta Moskotarrak konpartsako kide historikoa, egongo dira.

Bidebarrieta Kulturgunuea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.