Síguenos en redes sociales:

"¿Por qué tenemos que cumplir la ley?" topaketa izango da Bidebarrietan hurrengo asteazkenean

Topaketa Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du, eta Julia Saurik eta Kenari Orbek hartuko dute parte

"¿Por qué tenemos que cumplir la ley?" topaketa izango da Bidebarrietan hurrengo asteazkeneanbilbao.eus

BILBO. "Café Voltaire" programaren barruan dagoen "¿Por qué tenemos que cumplir la ley?" topaketa hartuko du Bidebarrieta Kulturguneak hurrengo asteazkenean, hilak 27. Bertan, modu erlaxatu batean eguneroko bizitzan sortzen zaizkigun arazo eta ardurei buruz arituko dira parte hartzaileek.

Topaketa Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du, eta bertan hauek izango dira protagonistak: Julia Saurí, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea, Jueces para la Democracia erakundearen Bizkaiko bozeramailea, eta Kenari Orbe, 2019ko abokatu onena aukeratutakoa Acquisition International ? Legal Awards izenekoetan, zuzenbide zibilean eta zigor zuzenbidean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Sarri askotan, legea, zigorra saihesteko bete behar den kanpoko inposizio gisa ikusten da. Baina sistema demokratikoetan, legeak, aukeratu ditugun ordezkariak dauden parlamentuetatik datoz, eta, beraz, horiekin jarraitzeko edo aldatzeko ardura ere badaukagu. Gaur egun, legearen eremuarekiko erresistentzia handienak aplikazioaren gainekoak dira, agian legearen benetako eta eguneroko funtzionamenduaren gaineko irudia desitxuratzen duten oso kasu mediatikoen eraginarengatik.

Hitzordu berria gai hauei erantzuten saiatuko da: Alde handiak al daude epaileen artean legea aplikatzeko orduan? Ala ez dago horrenbesteko tarterik interpretaziorako? Zein leku eta zein balio eman behar zaio herri epaimahaiari? Zelan egiten da defentsa estrategia bat? Pertsona arruntek abokatu bat ordaindu al dezakete? Planteamendu horietatik abiatuta, gonbidatuek bizitzaren garapenari mugak jartzeaz gain, eskubideak baliatzean segurtasuna ere ematen duen gaiari buruz hitz egingo dute.

Bidebarrieta Kultugunearen programak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.