Urtarrilaren 26ra arte

'Open Codes. We are data' erakusketa inauguratu zen atzo Azkuna Zentroan

Kultura digitalak Azkuna Zentroko sei programazio-ildoetako bat dira, besteekin harremanean: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezko narratibak, gizartea eta literatura

09.02.2020 | 19:56
'Open Codes. We are data' aurkezpena

Kultura digitalak Azkuna Zentroko sei programazio-ildoetako bat dira, besteekin harremanean: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezko narratibak, gizartea eta literatura

BILBO. Atzotik aurrera eta hurrengo urteko urtarrilaren 26ra arte, mundu osoko 20 artista inguruk egindako 'Open Codes. We are data' erakusketa ikusgai egongo da Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon.

Open Codes. We are data Azkuna Zentroak ZKM | Center for Art and Media (Karlsruhe, Alemania) Zentroarekin elkarlanean antolatutako erakusketa da. ZKM-ko CEO-a den Peter Weibel irakasleak sortutako erakusketa honek honako komisariotza taldea du: Blanca Giménez, ZKM-ko komisarioa; Jaime de los Ríos, artista-media; Fernando Pérez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria eta Rakel Esparza, Az-ko programazio arduraduna.

Aurkezpenean Gotzone Sagardui, Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen zinegotzia; Fernando Pérez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; Blanca Giménez ZKM-ko komisarioa eta erakusketa osatzen duten kolektibo artistikoak izan dira.

Kultura digitalak Azkuna Zentroko sei programazio-ildoetako bat dira, besteekin harremanean: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezko narratibak, gizartea eta literatura.

Kodifikatutako mundu honetako interpretazio garaikidea erakusketaren instituzionalizatu gabeko formatuan islatzen da, topaketa forma berriak eta eztabaida kritikoa sustatzen dituen ezagutza irekiko plataforma batean bihurtuta dagoena.

#HASTAGS


Open Codes. We are data erakusketan obrak ez daude fisikoki multzokatuta gaiaren arabera. Horrela, bisitariek gai ezberdinen inguruan konexioak egiteko aukera izango dute hashtag (#) sistema baten bidez, hedabideetan hashtagak erabiltzeko dagoen modua sistema honen antzekoa; ildo horretan, gaien arteko konexio irekiak, arinak eta dinamikoak irudikatzen ditu, interkonektatuta dagoen gure munduan hain ohikoak direnak.

Hauek dira gai orokorrak: #GenealogyOfCode, gaur egungo informatikaren historiaren ingurukoa; #Encoding, kodifikazioaren egiturari buruz; #MachineLearning, adimen artifizialaren inguruan; #AlgorithmicGovernance, bizitza antolatzeko arau formal zein informalak aztertzen ditu algoritmoen bitartez; #Labor&Production, teknifikazioaren ondorioz sortutako eredu ekonomiko berrien eraldatzeari buruz; #AlgorithmicEconomy, diru digitalaren sorkuntzari buruz eta #GeneticCode, DNAren iturburu-kodeetik abiatuta.

ARTISTAK ETA PIEZAK

- Bernd Lintermann & Peter Weibel (Alemania-Austria): You: R: Code
- Refik Anadol (Turkia): Melting Memories
- Bnag (Oliver-Selim Boualam & Lukas Marstaller) (Alemania): Play
- James Bridle (Erresuma Batua): Autonomous Trap 001
- Emma Charles (Erresuma Batua): White Mountain
- Claire L. Evans (Erresuma Batua): 2001 100011
- Ubermorgen (Austria-Suitza): Chinese Coin (Red Blood)
- Varvara & Mar (Estonia-Barcelona): Binoculars to?Binoculars from
- Bernd Lintermann & Nikolaus Völzow (Alemania): Three Phases of Digitalization
- Rafael Lozano-Hemmer (Mexiko): Level of Confidence*
- Rafael Lozano-Hemmer (Mexiko): Redundant Assembly
- Julien Prévieux (Frantzia): What Shall We Do Next? (Sequence #2)
- Karin Sander (Alemania): XML-SVG Code/ Source Code of the Exhibition Space
- Adam Slowik, Christian Lölkes & Peter Weibel (Polinia-AEB-Austria): Alphabet Space
- Vicente Vázquez & Usue Arrieta The Age Of Fiction

* Level of Confidenceren erakusketarekin eta salmentarekin bildutako diru-sarrera guztiak Igualan (Mexikon) desagertutako 43 ikasleren komunitatean ikasketa-bekak finantzatzeko dira.

OPEN SPACE

Arte instalazioen bidez aro digitala esperimentatzeaz gain, erakusketa aretoan Open Space aktibatzen da. Espazio irekia da, ekitaldi publikoetarako diseinatua, hala nola, tailer, hitzaldi, mahai-inguru edo topaketetarako, kode irekiaren gaiarekin lotuta. Leku bizia, gardena eta publikoari irekia, Big Dataren inguruan esperimentatzeko eta ezagutza trukatzeko eta eskuratzeko.

Gune honetan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok azpiegitura eskaintzen du eta pertsonek ideiez betetzen dute. openspace.azkunazentroa.eus webgunean Open Space eskuragarri dagoela egiazta daiteke, bai eta dagoeneko programatuta dauden jarduerak eta datozen hilabeteetan batuko direnak ere.

Bestetik, Open Codes. We are data erakusketak aretoko hormak zeharkatzen ditu eta zentroa esperimentaziorako leku bihurtzen du. Erakusketako instalazio interaktibo eta ikus-entzunezko batzuk Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Atarian, Mediatekan eta Jarduera Fisikoaren Zentroan ikusgai daude.